XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

352 haurrek kristau ikasbidea edo katexima jarraikitzen düe Xiberoan

Pitzgarri alkarteak 160 harpide kuntatzen dütü.

Eta parte bat iragan urteko bilanaren egiteko jüntatü dira iragan neskenegünean.

6 orenetan, alkarteko haurrek düe meza alageratü, eta ondotik bildüma egin da parropia gelan.

Üdako 4 animazaleetaz gain, Martine Larroque eta Laure Claverie permanenteek düe alkartea urte osoan joanarazten.

Erran behar da parropien, kristien eta herri zonbaiten sos lagüntzari esker alkartea bizi dela.

352 haurrek kristau ikasbidea jarraikitzen düe Xiberoan, erran nahi beita haurren heren batek.

Bibliako formakuntzaz gain, bakantzetan proposatürik diren animazioneek arrakasta bildü düe, covid planetaren trabak izanik ere.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan