XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

300 bat ikasle ARGIAko kolegioan

ARGIA mauleko kolegioak bere sartzea egin dü Jean Jacques Lasserre departamentüko bürüaren bijitarekin

300 ikasleekin, Xiberoko kolegio handiena da Atarratzeko kolegioa eta San Frantses kolegioaren aitzinean.

Aurtenko berritarzünetan, ULIS deitzen den dispositiboan berriki sartü dira.

Programa hunen bidez arrenküra gogoz edo korpitzeze arrenküra düen  11 gazte lagüntzen dütüe klasa normal batetan parte har dezan

Urtea abiatzen düe ere züzendari berri batekin : Evencio de PAZ jauna

Hor zen ere DASEN akademiako ordezkaria bena ez dü hunhartü Larraneko imerzionearen aipatzera

 

 kattalin incagaray: 

Evencio de PAZ jauna: 

Previous Next

EH bürüjabe bat garatü nahi düan Udalbiltza Partzuergoak kültüra eta sorkuntza indartzeko xede bat abiatürik dü.

EH osoko 26 xede sosez lagüntzearen trükü artistak, izan antzerkilari, filma egile ala idazle ; herri ezbardinetara joan behar ziren beren xedearen lantzeko.

Bada kasik 3 aste Nefer Olaizola Gasteiztarra xiberoan dela, harengana joan gira:

Bi asteren bürüko ürrentü beharko düke bere ipuin ilüstratüa.

Previous Next

Sartzea da eskola ta ikastoletan!!

Sohütako Eperra ikastolan nola igaran den, zer kanbio badüen, zer xede.... ikus dezagün!!

95 haurretarik 97tara igaran dira 9 familia berrirekin!!

Previous Next

Aiherra, Idauze-Mendi eta Ortzaizentako murgiltze esperimentazioaren alte agertü bada departamentüko Akademia Ikuskaritza, Larrainek ez dü arrapostü finkorik üken. Gela bakarreko eskolako aitetamak bai eta herriko etxea güdükan jarraikiko düe. Atzo baimen ofizialik ez izanik ere, andereño erretretadün bat eskolarat hüllantü da klasea eüskaraz emaiteko.
Iulen han günüan Jean Dominique Iriart ta eskolako aitetamak beha ditzagün :

 

Previous Next

Australiatik, Parisetik, hegoaldetik bai eta xiberotik jinik, aste oso batez algarrekin egon dira 30 bat ikasle.

Ligiko Aterpia etxean barnategia antolatü ahal izan düe aurten xiberoko gaü eskolakoek. Harat hüllantü gira arrestiri batez esku lanetan ari zirelarik :