Ikaskoli izeneko koli ala saskiak arrajiten dira !
Xiberoko ikastolek proposatürik, hebenko ekoizpenak erosten ahal dira koli horier esker.
« irati », « ahüzki » eta «orhi » izentatü dütüe hiru saski horiek.
Konfitüra, gazna, axoa, xiberoko ekoizpen famatüenak edireiten ahal dira.
Ikaskoli.eus webgünean egiten ahal dira manatzeak ikastolaren süstengatzeko ala sinpleki egüberriko opari eder baten egiteko.
Manatü eta, züek haütatü Euskal Herriko 60 günetan biltzen ahal dütützüe saskiak.
Eric eta Allande basabürüko ikastolako bi aita: