- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1734
Erosten dütügün mozkinen gibelean….güti aipatzen dütügün laborantxako langileak gorderik!
Ez gira beti ohartzen zonbat eskü badiren saju betean fruitu edo barazkien biltzeko…
Bada orai 2 urte eterdi Joana Hoqui etxalte desberdinetan kurritzen dela langile gija.
Aurten, Lahontaneko « Verger Lasserre » etxaltean lan egin dü. Han, sagar eta kiwiak egiten dira 22 hekatarretan. Eta ikusiko düzien bezala, ez dira Xiberoko ber sagartze motak lantatürik….. sagar frekoak proposatzen beitütie.
Kanpotiar hanitxek sajuak egiten dütüe etxalte handietan, jenteek ez beitütüe lan baldintza gogorrak honartzen. Üsü kontratü llabürrak dira, fisikoak, eta ez ontsa pagatürik.
Zerraldiarekin, etxalte ttipietan ez da müga zerratzeen arrenküa hainbeste senditü Joana Hoquien arabera.
Joana Hoqui :