XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Ardiak bortüan dira eta zonbaitentako bixkarratzeko tenorea heltü da, gehienek bekanika elektrikoarekin mozten badüe ere, zonbaitek esküz egiten jarraikitzen düe !

Bostmendietako Xabalgoiti Bordan eta Olhaberrian ardiak esküz bixkarratzen dütüe.

Bixkarra artzainen artean alkarlagüntzeko mementoa da bena bai eta ere alkar arratzamaiteko pharada.

Previous Next

Jente hanitx hüillantü dira neskengün hontan Iruriat.

Gohetxean, Idoki, biolojikoan edo beste manerako kalitatezko ekoizpenak egiten dütüen laborari zonbaitek haien ekoizpenak saltzen dütüe.

Neskenegün gaüan behien jeistetik landa, laborantxaz dokümental bat iganarazi düe "Vous avez dit paysan-ne ?" Mathilde Descre-rena eta gaüaldi osoan paztetx eta müsika bazen

Previous Next

"Boz urte gezür urte" dio erran zaharrak.

Xiberoko arrantzüka alkartea hala deitzen da bena Basabürüan beste alkarte bat bada, bozkak dütüküe aurten.

Bilan bat egiten deikü Pette Etxekopar presidentak, baita beren filosofia zer den:

 

Previous Next

Frantziar estadoak igaran urtean beno sos haboro jarriko dü artzainentako, ardiak hartzaz babesten lagüntzeko.

Pirineoetan 51 hartz badira, asteart hontan bat tiroz ehorik izan delarik Ariège'an.

Hartzek 1.173 kabale eho dütüe 2019an berean.

Honkirik izan zen Romain Jaureguiberry:

Previous Next

Urtez urte arto gütigo ereinik da Xiberoan, bereziki AOP Ossau Irati-n diren laborariek enzilajerik ez beitüe haboro emaiten ahal beren/haien ardier.

Bestalde, igaran urtean laborari zonbaitek Mendikoa kooperatibako teknikalariekin, artoarekin boti « lablab » izeneko Hego Ameriketako legumineuse-a erein züen enzilajeari proteina habororen ekarteko.

Felix Aguer teknikalaria: