XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Zalgizeko ETXE GAZNA kooperatibaren gaztantegiaren handitze bastimentüa eginik da, orai barneko berritzeak hasiko dütüe.

Igaren urteko sos bilketari esker 30 000€ bildü zütüan gaztantegiaren berritzeko behar zütüan 150 000'rengainen.

Gaznen idorrarazteko galtoa emendatü da koronabirüzarekin, gaznen salmentaren apaltzarekin, laborari zonbaitek beren/haien etxalteetako gaztantegietan lekürik ez beitüe haboro; Bettan Hoqui kooperatibabürüa:

 

Düala 3 urte bortüan gaznatzen arra hasi da Larraineko Christelle Uthürbürü Etxalüz, eta bere familiarekin Bagosüdürra olhalat igan da neskenegünean (200520):

Aurten Xiberoko sindikatak lehen aldikoz honartü dü Xiberoaz kanpoko ardi saldoen jitea, orai arte Xiberoko Botingoako 43 herrietako hazleak baizik ez ziren joaiten ahal, Jacques Barreix Xiberoko sindikateko lehendakaria (200511):

EHko 4 AOPak jüntatzen

Ossau Irati, Ezpeletako piperra, Kintoa urdeak eta Irulegiko ardoa, hots Eüskal Herriko 4 AOP-ek alkarte bat sortü düe indarren batzeko beren ekoizpenen promozionearen egiteko !

Bestalde, ezne ekoizpenaren emendatzeaz eta haren ondorioetaz ari zaikü, besteak beste Jean Michel Barreix-ek:

4 AOP ak lehentze alkarreki agertüko dira martxoaren 23 an Jean Dauger-en Baionan profezionalentako  eta beste egünaldi bat badateke oroer zabalik maiatzaren 3 an Itxasun.

 

Drive bidez 'Herriko' xahalkia salgai

Behiak bortüalat igaiten diren sasoina da eta xahalen saltzeko nekeziak badütüe Axuria kooperatibakoek « Herriko » xahalkiarentako.

« Herriko » xahalkia euskal herrian hazirik eta ehorik den xahalkia da.

« Drive » gijako bat proposatzen düe saltzeko.

Koli bakotxeko € 1 igorririk dateke erizainer.

Alain Lasserre (200518):

https://axuria.fr/eu/produktu/colis-veau/

Previous Next

OBSALIM metoda edo egiteko maneraz ikastaldi bat eginik izan da kabalen beharren arabera bazken hoberenean orekatzeko !

OBSALIM metodoaren helbürüa da, ikustea kabalen dijestionea ontsa igaiten denez, beren beharren arabera bazkaren egokitzeko.

Hartako kabaleak soegiten dütüe beren osotarzünean : begiak nigarrez ari direnez, kaka-n bihi ondarrik badenez, pisaren kolorea, mütürra gizen denez eta beste.

Simptomoen arabera ikusten da proteina eta energia soberakinak edo eskasiak badirenez.

Ekaitz Mazusta formazaleak dio formakuntza horien helbürüa dela laborariak autonomo izan ditian, hala nola kabalen diagnostika eta bazkaren orekatzea berek egin dezen.

Ekaitz Mazusta eta Bettan Hoqui: