XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

La petite herberie izeneko tisanak ekoizten dira Idauze Mendin !!!

Bada 3 urte Liza Groshenny Idauze Mendin instalatürik dela sendabelar ekoizle bezala.

Jura esküaldean laborantxa ikasketak egin dütü sendabelar ekoizpenean berezitürik.

3000m² lür baliatzen dütü sendabelarren ekoizteko, kültürrak üngürüaziz urteetan zehar. Eremüa ttipi batzen da bilketa hanitx egin behar beita.

Hortaz gain, izadian lantare bilketak egiten dütü ere bai, hala nola asüna edo sabükitzea bezala. Hortarako, bere lür günean edo pestizidoetarik hürrün diren eremüetarat joaiten da.

10 tisana nahasketa proposatzen dütü Iruriko mozkin saltegian eta barratzealat hüllantzez.

Liza Groshenny ekoizlea :  

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan