Philippe Etxegoyhen sortzez Omize-Gainekoa da, egün Idauze-Mendiko herrian bizi da. Erakasle eta eskolako züzendari izatez, mündü zabalean hanitx kurritü da eta orai erretretako, Xiberolat jin da bizitzera. Kirol, kültür edo zoin nahi alkarte mündüan parte hartzen dü. Kültür sailari ere hanitx interesatzen da eta berriki bi libürü plazaratü dütü, "Mémoires Souletines" eta "Mémoires Souletines II- Bergers et Cayolars". Philippek balinbadü gaüza hanitx kontatzeko, aldi hontan bere haur denborako eta laborari mündüko orhitzapenak kontatzen deizkü.
Philippe Etxegoyhen etxetiar semea eta haur denborako aipaldia :
Bere haur denboran ziren etxeko lanak eta akudiñak :
Idauze eta Mendiko herriko eskoletan, bietan haurrez bete beterik :
Maulerat "Cours Elémentaires" joaitea eta eskolaren sartze gogorra :
Kolegioan zelarik, bortüalat ezin joaiten ahal eta zonbat bihotz ximikoak :