33gerren aldikoz "foulées souletines" lasterkaldia eginen da, barantailaren 21ean, igande hontan basabürüko ihautekin ber zoinean. Aurten berriz ere Atharratze Maule zentzüan dateke, Mauleko kirol saila, ohartü beidira jenteek zentzü hori nahiago züela. Jüstoki aitzineko urtean sekülan beno parte hartzaile haboro baziren 310 bat beiziren.
2 lasterkaldi badateke:
bat lasterkaz 15kmoz eta goizeko 9.30tan abiatzez
bestea ebiltez 12.5kmkoa eta goizeko 9tan abiatzez.
Horien aipatzeko Sébastien Challa eta Jean Jacques Eyheragaray haütetsiak:
2 lasterkaldien abiatzeak Atharratzeko plazatik eginen dira. Bena autobus bat badateke parte hartzaleen Mauletik Atharratzerat eramaiteko. Autobus hori Mauleko plazatik abiatüko da 8.15tan.
Izenen emaiteko 05.59.28.18.67 Mauleko herriko etxean.
Haatik, 16 urte beno haboro, eta bedezi zertifikata edo lizentzia bat presentatü beharko dira. Xehetarzün haboroentako www.mauleon-soule.fr