XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ardi ezne interprofezioneak ekoizpena emendatü dü !

1987an sortürik, ardi ezne interprofezionean biltzen dira ezne egileak, ezne kooperatibak eta eznetegiak ; ardi sailaz ikuspegi orrokor bat ükeitea da alkartearen egin beharra. 1318 esne ekarle ziren 2018an eta esnezionea emendatü da kasik %3-ez, gaznaren merkatüak etxekitzen dü eta hola jarraikitzeko xedetan da alkartea. Tresna berri bat plantan ezarririk izan da « OVIPREV » izena düana, helbürüa da horri esker aitzinetik ikustea zonbat ezne eta axuri izanen den merkatüan. Dagün urtean inkesta bat eginen da ikusteko kontsümizaileen üsantxak zoin diren. Beñat Saint Esteben Berria kooperatibako lehendakaria :

Berehala lehendakari berri bat ükenen dü Ossau Iratik

Ossau irati sor marka ontsa doa eta bere bidea jarraikiko dü ; haatik ondoko urteetan Europak, Akitania eskualdearen bidez, plantan ezarten düan, üngüramen sailaz , lege berriek arrenküra sortzen düe. Urdiñarben bildü dira ordezkariak, urteko bildüman agertzen da sor markako arrauen jarraikitzea heltzen direla laborariak, halerik ere aurten laborarien parte bat ez zen biltzar nausian, FDSEA-ko ordezkariek erabaki beitüe bazter egoitea. Promozio azkar bateri esker, Ossau irati gazna ezagütürik da eta ontsa saltzen da, adibide gisa larrazken hontan püblizitate berri bat agertü da telebistan. Lehendakari berri bat haütatüko dü sindikatak azaro ondarrean, etxe gazna egileen ordezkariari delarik lehendakarigoa ondoko 2 urteentzat. Jean-Michel Barreix :

Ürzoak geroago eta berantago horra dira!

Sasu betea geroago eta haboro azarorat lerratzen ari da. Ontsa abiatü bazen, hego haizearengatik ürzoak goxoki baratzen dira Dordogna altexean, asetzen. Atzo, asteazkenean haize üngüratzeak freskotarzüna ekarri dü berekin, bena odeiak hor izanki urzoak ezin izan dira mendien aldegainetik igan. Egün, ostegünetik aitzina haatik fresko egiteaz gain, odeiak joan behar lirate eta ordüan bai ürzo pasaje ejerrik izan behar lizate. Peio Jaureguy :

Erlezain eta laborarien arteko kürütxatzeak eginik izan dira !

Erran behar da bi ofizioak üsü kürütxatzen direla egünoroztako lanetan eta harremana ez dela beti aisa. Jakin behar da harrez edo belar gaixtoetarik janik direlarik, tratamentü ximikoa düela elkibidea laborariek, eta horrek erleak xüxenka hunkitzen dütüala. 40 urtez eztiaren ekoizpena zinez apürtü da, 40 000 tonatik 12 000 tonarat igan beita, düala 40 urte beno ekoizle haboro badelarik… Laborari bat :


Jean Bedecarats erlezaina :
ELB-ren besta igante hontan Altzain

Eüskal Laborarien Batarzünak bere besta dü igante hontan Altzain. Urte aberats bat üken ondotik, izan departamentüko kanberaren haüteskunde, ahateen auzia edo ere hartzaren kontrako jüntak. Urtez urte eskualdez eskualde ebilten beita, aurten Xiberoan ospatü beharra da jünta. 11etan züntzür bustatze Hitzartze Bazkaria, leküko mozkinekin (prefosta) Bazkariarentako izena emaiteko deit 06.15.96.08.04 Bettan Hoquy eta Benoit Tauzin :