XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Maulen, Agerria etxaltean mahats ondoak lantatü dira!

Mauleko Agerria etxaltean mahats ondoak lantatü dira aste hontan ; denboran xiberoan mahatsa bazen eta emeki emeki kasik desagertü da. Xede hau izanen da hatsarrean, esprabü güne bat ikusteko zoin den lantare hoberena Xiberoko minabesea beresküratzeko. 30 bat pertsonekin, Kolektibo bat muntatü da eta Olivier Pouchoulou, sortzez Uhartirikoa, haitatürik izan da xedearen eramaiteko teknikoki eta jarraikiaren egiteko. Ektarra bat eta erdi lantatü da eta helbürüa da 3 ektarra etarat heltzea. Olivier Pouchoulou

"eki jelki" arrautze biologikoak plantatü dira

Lexantzün bi lagün arrautze prodükzionean plantatü berri dira. Orotarat Frantziako heinean 15 miliar oilo arrautze errüten dira urtean … Eta Arrautze biologikoan saltzeak zinez goratü dira azken urte horietan. Orai saltzen diren 100ko 17a biologikoan egiten dira. Hartakoz ere, plantatze gerogo eta haboro egiten dira, ipar euskal herrian jakitez güti direla orano hortan partitürik. Xiberoan biga dira, orai berri basabürüko lehena plantatü delarik « eki jeilki » izenarekin. Erran behar da herritaren 100ko 98ak arrautze erosten düala eta 100ko 80ak astean behin phürü jaten düala Johane Iriart eta Johane Libilbehety:

Zer egin artilearekin ?

Ardi bixkarratzea egiten den sasoi hontan, geroz eta haboro artilea erretzen dela ikusten ahal da. Idauze-Mendiko CAOSO kooperatifak ez dü haboro Manex ardien artilea biltzen, nehorek ez beitü artilea erosi nahi. Urte oroz 2000 tona artile ekoizten da Ipar Euskal Herrian, eta CAOSO kooperatifak 600 tona metatürik dütü jadanik. Artilearekin egiten den isolazionearentzat galto gütti da eta agertzen diren beste aterabideek artile kantitate ttipia baizik ez dütüe erabiltzen. Ipar eta Hego Aldean gogoetak eramaiten dira aterrabide berrien atzamaiteko bena mementoko estüdio heinean gelditürik dira. Baionako komerzio kanberan lan talde bat biltzen da azken hiru urte horietan eta ikerketaren builtarazteko egin dütüen sos lagüntzen galtoen arrapostüak urte ondarreko egükitzen dütüe. CAOSO kooperatifak aldiz Euskal Alkargoari presentatü dü bere xedea. Jean Michel Iroumé:


Pierre Michel Etcheverry :
üdako artzainak txerkatzen dira

Bigerren urtekoz « bürü beltza » eta biarnoko bortuka elkarteek eramanik « artzainen enplegügintza » edo « bourse d’emploi » plantatü da. Helbürüa da üdako artzaingoan lan egiteko txerkatzen düen eta ola bat joanarazten düen laborarien artean lotüraren egitera. Lana ez da hortan eküatzen langile horier negüko lan bat txerkatü behar beizaüe. Bestalde laborarier ere lan kontratü eta horrek ekarten düan papezionearen kargüa hartzen dü elkarteak. “bürü beltza elkartearekin harremanetan sartzen ahal da edo telefonoz edo beren xwebgünealat joitez xehetarzün haboroen jakiteko. Ximun Lucu:


Jean Bernard Maitia:
Ehünka jende bildü da Larrainen hartzaren kanpoatzearen galdatzeko

Kartieleko artzainek beren hartzaren kuntreko kexüa erakusi düe!! Jendea Ehünka bildü da, ttipiegi zen Larraineko trinketean, « adeb »izeneko elkartea eta Larraineko herriko etxearen deialat. Haütetsi, artzain, herritar süstengü azkarra agertü da. Herriko elkarteak bildü dira goiz huntan (ostirale goiza 11orenetan) gobernüak herrian jadanik ataka bat egin düan hartza elki dezan. Prefetari gütün bat igorrik izanen zaio hartzaren kentzearen galdegiteko, eta petizione bat ere plantan ezariko da Jean Marc Bengochea Larraineko mera:


Ximun Accoceberry herritarra eta artzaina: