XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Bi xiberotar lehen 15tan departamentüko "ovinpiades" lehiaketan

Azken 13 urte roz bezala, « ovinpiades » laborantxa lizeoen arteko lehiaketa egin da !! Aurten Berogainen da plantatü, eta 15 lehenak eskualde lehiaketan parte hartüko düe Bzas herrian, ondotik agian Pariserat joaiteko. Ardi saldoen joanarazteko beren trebezia erakusi düe xiberotarrek bi gazteen sarraztez lehen 15 horietan: Mattin Berrogain eta Lauren Etchebehere Bestalde ardi jüjatzean Xavier Daguerre eta Mattin Chouriberryk Pariseko txartela erabazi düe ere iragan astean Hotx aste ederra Bista eder laborantxa lizeoarentako! gazteak, antolazale den Odile Sallato eta Bettan Aguer:

Müskildiko Azkorria gazna kooperatifa egonkortzea kausitzen ari da.

Hamalau urteren bürüa, Müskildiko Azkorria gazna kooperatifa egonkortzea kausitzen ari da. Hamasei artzain laborari, 475000 pinta ezne, 75 tona gazna, eta zortzi langile, hara zenbakietan zertan den 2019 urteko atsarre hontan. 2018an, denbora txarraren ondorioz, 30000 pinta ezne güttiago ekoiztü zütüen, eta gazna merkatüan Azkorriak düan galto güziari ihardesteko, diferentzia, Chaumes gaznakagiari erosteko behartürik izan zen. Hots orai merkatüa ontsa finkatürik dü kooperatifak, Akitanian, Parisen eta mügaz gaintiko lau probintzietan. Hamasei artzain laborarietarik hiru biologikoala iragaiten ari beitira, gazna biologikoa ere eginen dü Azkorriak, urte bat edo bi barne. Jean Claude Barreix :

Yaourt ezbardinak eta BIO

Xiberoan 3 yaourt egile badira, bakar batek dütü BIO egiten; Larrabileko Zabalainia etxalteko Maider Uthurry Davant'ek. Igan urtean instalatürik, eznea bestelakatzen eta balio haborokin bat ekarteko abiatü zen. Yaourt soila, erreximentazkoa ala landare irakirizkoa eskeintzen dütü; orotarat 7 gusta ezbardinetakoa. Maider Uthurry:

Urte ondarreko axuri merkatüa, heinbat ontsa joan da.

5000 axuri Egüberriz eta 2500 Urtatsez, hala nula joan den urte ondarreko merkatüa Xiberoko Axuria koperatiban ! Arrazu esberdinengatik, axuriaren prezioa doi bat apalago pakatürik izan da, 3,90 euro kiloan güti gora behera; prezio orokorra urte ondarrean eginen delarik. Egüberriz axuri haboroxenak Espainalat joan dira eta orai hasiko da Frantziako merkatüa, bazkoz izanen delarik merkatü nausia. 30 000 axuri saldü behar lizate 6 hilabetez. Gogoeta bat eramanik da koperatiban ikusteko nola axurkia proposatzen ahal lizatean urte osoan, izoztürik edo kozinatürik. Pierre Urruty :

Altzürükü eta Hendaiako lürrak nori emanen dütüan irabaki dü Departamentüko Safer Batzordeak.

Donapaleun, Safer-aren batzorde teknikoa bildü zen iragan ostegün goiz hontan eta bere ikus moldea eman züan, azken asteetan, eztabada ekarri züan bi dozieretaz! Hendaiako Legarraldea etxalteko lürrak, Hendaiako herriko etxeak düan proiektoarentzat emaitea erabaki da, kalitatezko laborantxa eta zirkuitu labürren indartzeko. Altzürüküko Coyos etxalteko lürrak aldiz joanen dira herri hortako gazte baten instalatzeko, baratzegintzako beste proiektoarentzat lürra ez delakoz huna, Saferaren ustez, botxüa edo harritxü delakoz. Erabaki da ere beste lürrik atzamaitea baratzegintzako beste proiektoarentzat. Erabaki hau orai baieztatü behar dü Akitaniako Saferaren batzordeak . Jean Claude St-Jean Safer-ako kidea :