XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Artzaingoa, turisma, ehizteka eta hartza aipatürik izan dira, Xiberoko Botingoako azken bilküran.

Bortükaren sasua, Iratiko turisma günearena edo ere ihizeka sasua aipatü dira nausiki, Xiberoko bortü sindikatearen azken bilküran. Aphaltze ttipi bat balinbada ere, aurten, 232 laborariek kabaleak eraman dütüe bortüalat eta 43 etxoletan artzainak baziren , bortüko gazna egiteko galtoa ere emendatzen ari da. Iratiko turisma günea ontsa doa eta etxolak bakantzetan beterik dira. Elhür eskasari eta aize azkarrari bürü egiteko, Irati, raketa egiteko güne bezala ezagütürik izan behar lüke ondoko urteetan. Azkenik, ihizekariak gütitzen balindira larrazkenean, beste motako bakantzatiarrak badira, bortüa gozatü nahi düena beste manera batez. Hartza ere aipatürik izan da, Uztarroze eskualdean da laxatürik izan den bat eta horrek artzainak arrenküratzen dütü. Jacques Barreix Sindikatako presidenta :


Josi Etxemaite Iratiko etxole züzendaria :

Alain Iriart sindikatako kidea :
Laborantxa kanberako bozkak

ELB laborari sindikatak, bere zerrenda presentatü dü, departamenüko laborantza kanberako bozkeentzat. « Beti laborarien alde » lemarekin zerrenda eramaiten dü Beñat Molimos, Bünüzeko laborariak. 12 gizon eta 8 emazte dira presentatzen , euskal herriko xoko güzietako haitageiak direlarik ,Saratik Lakarri arte. Departamendüko laborantza ganbarako bozkak urtarrilan iragane dira. 20 haitagei dira horietan 3 xiberotar : Dorothé Navarra lakarriko laborarisa, Peio Quihillalt ligikoa eta Antony Sans Etxebarrekoa. Dorothé Nabarra :


Antony Sans :
"Amatik" kooperatifa geroari so da

2013an plantatürik, amatik kooperatifak ber parteilant haboroxik Xiberoan dütü. Axuria edo Caoso bezalako egitüra bat da, laborariekin lan egiten direna, “lacone” arrazaren hazleekin süstut Ondoko urteetan ardien biltzeko güne bat eraiki nahi lükie, eta beren ardi sükaltatearen bokalen proposatzeko ideia aitzinatzen da ere Christian Salies züzendaria:

FDSEA eta JA sindikaten zerrenda presentatürik izan da.

Departamentüko laborantxa kanberaren hauteskundeak iraganen dira 2019ko urtarilan, Fdsea eta Ja sindikata alkarrekin presentatzen dira eta beren zerrenda presentatü düe Bardozen Patricia Dagorreten etxaltean. Bernard Leyre Biarnesak eramaiten dü zerrenda, 10 biarnoko eta 10 Eüskal herriko ordezkariekin, eskualde esberdineko eta filiera güzietakoak. Bozka kanpainan eramanen diren lemak dira : laborari gazteen instalatzea, filiera hanitxeko laborantxa egünko merkatüak galtegiten düana edo ere üngüramena errespetatzen düan laborantxa. Bozka kanpaina eramanen da bilküra püblikoen bidez eta herrien ützülia eginez. Eüskal herriko izen zonbaiten emaiteko, Landibarreko Patrick Etxegaray 2. leküan, Düzünarritzeko Iban Pebet 4. leküan, Bankako Marie Christine Iribarren 6. leküan edo ere Sébastien Üthürriague Larraintarra 8. leküan eta Urdiñarbeko Nathalie Boscq 10. leküan. Sébastien Üthürriague :

kiwi biltze kanpaña partitü da Xiberoan!!

Kiwientako ere sasoa ez da izigarria izan !! Frütatze haboroxik sufritü balin badüe bedatse ebitxü baten gatik, kiwiek ere bai apaltze bat badüe aurten. Vitaminaz beterik den frütüak, behar dü denbora eder bat lilitzen delarik. Eta Xiberoan badira kiwi egile franko. Lexantzün basabürüan, bena pettarian ere, Onize pean. Bere kiwi jüjak eta prodüktüak oro xüxenka bere etxaldean eta kartieleko saltegi handietan edireiten ahal dütützüe Ohartaraz dezagün iranja beno « vitamine c » haboro badüala kiwiak Mattin Uturralt familiarekin lanean ari da,biologikoan, eta beren etxaldean eta aurtenko sasoaz xehetarzünak eman deizkü :