XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

10.000 euro eta 3 hilabete!

3 hilabeteko presondegi zigorra gibelapenarekin, eta kasik 10 mila euroko amanda Cathy Chabalgoity Barkoxeko Uhartia ahate hazkuntzaren jabearen kontra. Eta beste 10 mila euroko berbala ELB sindikataren kontra. Hauek izan dira atzo arrestitan, Paueko auzitegian, Proküradoreak egin zigor galtoak. Cathy Chabalgoity :


Alain Larrea abokata :

Mixel Etxebest jakilego :

Laurent Pinatel Confederation Paysanne boz eremaile :
mauleko ehogiaren auzia

Mauleko ehogiaren auziaren erabakiari, ontsalaz, ez dü dei eginen ehogiak , huna zer erran deikün Denise Pombieilh abokatak! Bere ustez, erabaki züzena hartü dü auzitegiak, isunak ttipitzez eta auzitegia ez da sartü parte zibilen joküan, euro bateko isuna emanez. Ondoko asteetan beste auzi bat iragan beharra da L 214 en kuntre ,legez kuntre sartü delakoz kabale ehogian. Mauleko kabale ehogiak orai badü xede azkar bat tresna berritzeko ,2 miliu euroko lanak abiatuko dira dagün urtean. Hona zer dion kabale ehogiaren abokatak Denise Pombieilh:


L214 alakarteak zuan afera plazaratü hun alkartearen lehendakariaren ikus moldea Brigitte Gothière:
Elb sindikata eta Barkoxeko Uhartia etxaldeko bürüa deitürik dira Paueko auzitegiala azaroaren 5ean.

2017-ko apirila 14 eta 21 ean, Uhartiako ahate sanoen ehaitea trabatzeaz aküsatürik dira, Panpi Sainte Marie ELB sindikatako boz eramailea eta Cathy Chabalgoity ahate hazlea. Auzia baliatü nahi düe salhatzeko hegazti griparen krisiaren eramaiteko manera oso txarra eta xerbütxü beterinarioen errespunsabilitatea eritarsünaren barreatzean. Auzian beste hiru leküko entzünen dira, Michel Etxebest Mauleko aüzapeza, Laurent Pinatel Confédération Paysanne sindikatako idazkari nausia eta Périco Légasse kasetalaria. Auzia azaroaren 5ean Paueko auzitegian arrestiko 14:00etan. Panpi Sainte Marie ELBko boz eramailea :


Cathy Chabalgoity Uhartea etxaldeko laboraria :

Anne Marie Mendiboure abokatüa :
ürzokan lanoa nausi!

Oranokoan urte gaitza düe urzoka, lanoa berant altxatzen beita eta ürzoak gora igaiten beitira! Halere, azken urteetan bezala, Iparraldean, Napaleko saretegian düe ürzo haboroena bildü. Ostegün goizan Patrik Loustau Napaleko 'persidenta'rengana joan gira:

Axuria kooperatifa dinamika berri batetan sartzen da

Axuria kooperatifak bere tresna berria presentatü dü bere parteilanteer 114 parteilant behikian eta 202 axurkian , horietarik 100 bat hor ziren Axuria kooperatifaren Sohutako eraikuntza berriaren bijitatzeko. Bere aktibitate nausia baratzen da pirineotako axuriaren saltzea. 28 000 axuri urtean 35 000tarat heltzea due helbürüa 5 urteen barne Ostiralean egin da kooperatifaren biltzar nausia eta parada hortan Battitta Baqué züzendari berria presentatü da Peio Quihillalt presidenta: