XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Parasitismoa lantzen ari da BLE alkartea

BLE Biharko Lürraren Elkartea deitzen den laborari elkarteak, lan bat eraman dü parasitismoaz. Honen lantzeko, kabale gotzak dütüe ikertü, uste beno ondorio haboro beidütüe horiek gure üngüramenarentako Parasitismoaren tratatzeko, laborariek urtean bizpa hiru aldiz beren kabalik tratatzen dütüe, eta erremedio horik berriz ere agertzen dira barbalotak jaten dütüen gotzetan Beste arrenküra da, oraiko molekulak ez direla haboro indarrik parasitismoaren apürtzeko. Thomas Erguy eta Mattin Epherre :

Maule gaineko AMAP-ak beti jente biltzen dü

Düala 8 urte abiatürik, 15 erosle eta dozena erdi bat ekoizlerekin untsa jarraikitzen dü Maule gaineko AMAP-ak. Adelü, arraultze, yaourt, gazna, bürra, oilasko eta beste edireiten ahal dira. Merkatü salerosketa horiek hitzarmen bidez finkatürik dira, hola ekoizleek badaküe aitzinetik 6 hilabeterentako zer galto badükien. Horrek segürtamen bat eskaintzen düe ekoizleer. Bestalde erosleek ekoizleekilako harreman züzenaz gain, etxalteen bisita baten egiteko parada düe urte oroz. Saltzaile eta erosleek harreman züzen hori goraipatzen düe. Erosleak :


Bernadette Prebende saltzailea :
Iragan Laborantxa saloiak bi ürrezko medailla ekarri dütü Ligira

Bata, Teuladeren etxalteala jin da eta bestea Hoberena kontserba egilen den enpresala. Biek diote medaila lagüntza bat dela, bena ez dela aski. Merkatüez gain, Teulade etxalteak, FaceBook ere egarten dü, eta Hoberena kontserbategiak aldiz, leküko ekoizlekin lan egitea eta kalitate honaren egitea dela giltza dio. Beñat Petit Hoberena entrepresako bürüa :


Isabelle Teulade :
Biarnoko bortüetan ere eüskal artzainak ebilten dira

Biarnoko bortüetan ere bortüko sasua abiatzen da, Baretous, Aspe eta Ossau-en 217 etxola dira eta horietan 75 etarat hoinez baizik ez da heltzen. Eüskal herritik ere laborari andana batek kabaleak igorten dütü biarnorat ! 6500 ektarretan banatzen dira ardi , ahuntz, behi ,zaldi eta erleak ! Biarnoko berezitarzünetan da, artzainak egoiten direla bortüan, sasu osoan eta gazna egiten da, etxola haboroxenetan, agorrilala arte. Beste urtez bezala, IPHB, egitürak lagüntzen dütü artzainak beren puxken karreatzen helikoptera eta zaldiekin ; lehen karreatzeak eginen dira arramaiatzaren 5 eta 6an. Interesatürik diren laborarier galteginik zaie izenak emaitea ahal bezain laster Oloroeko IPHB-en bülegoan. Bestalde, etxoletan, telefona sistema bat ere ezarten da sasuarentako, artzainen eta bortüan ebilten direnen seküritatearentzat. IPHB-ko Didier Herve :

Kabaleak bortüala eramaiten hasi dira artzainak

Bortüka edo kabalen bortüalat eramaiteko sasua abiatzen da egün hauetan eta iraunen dü setema ondarra arte. Laborariak ari dira beren kabalen prestatzen gero bortüko bidearen hartzeko ; Xiberoan, 256 etxaltetako kabaleak joaiten dira edo Ahusky, Iraty edo ere Oltzarte eskualdetarat. 20 bat olha edo etxola dira eta parte harzaileen artean antolatzen dira, kabalen zaintzeko , lehenago egiten zen bezala. Azken urteetan bortuka kanbiatzen ari da ,laborari etxetan langile eskazaren gatik, langileak hartzen dütüe bortükaren segürtatzeko, erraitekoa ere, geroago eta emazte haboro ikusten dela ofizio hortan. Francis Poineau artzaina :