XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Geroago eta bereisketa haboro egiten da Xiberoan

Geroago eta haboro ondarkinak bestelakatzen dira Mendixkan, Xarrikota pean den ondarkintegian. %80 berziklatzen da eta %20 lurperatzen delarik. 2014an sortü zen Mendixka, Eüskal Herri barnekalde eta biarnoko parte baten, ondarkinak biltzen dira Xarrikota pean, orotarat 18169 tona. Etxetako ondarkinak dira biltzen, parterik handienarekin lür beltza ekoizten da, plastika Zaragozarat joaiten da enerjia egiteko eta bürdüina ere berziklatzen da. Mendixkan batzarria egiten da püblikoari eta berezki eskoler, helbürüa delarik ondarkinen behesketa erakustea. Dominique Boscq :

Elikagai natüralak parasitismoari bürü egiteko.

Ardi arrazen hobetzeko xedez, düala lau urte hasirik Genomika, selekzionearen egiteko molde berriaren lehen ondoriak ikusten hasirik dira, Urdiñarbeko ardi zentroan. Ardiek emaiten düen esnearen kantitatearen handitzeko hobekuntzak, eküa ezinak dira azpimarratürik izan iragan asteko biltzar nausian. Orain esnearen kalitatearen hobetzea da lehentarzüna. Bestalde parasitismoari bürü egiteko, “Paralut” izeneko lau urteko ikerlanean engaiatzen da zentroa jakinarazirik izan da, Akitania eskualdeak bere lagüngoa emanen düanez jakinen da ondoko egünetan. Programaren helbürüa da, ardi selekzionea eta elikagai natüralen bidez, parasitismoari ardien erresistentzia haunditzen, medikamento kimikoak ahalik eta haboxienik baztertzeko. Désiré Loyatho zentroko presidenta :

100 jentez goiti bildü dira Ligin hartzari ez erraiteko

Xibero osoko jentea, Xibero eta Garazi-Baigorriko bortü sindikatetako ordezkariak eta ere JA eta ELB-koak dira bildü. Üngüramen ministroak bi hartzen laxatzeko xedetan da eta prefetari galtegin deio kunzertazioaren abiaraztea. Holakorik ez da entzün nahi ere eta Ligin bildü den jentzearen aldetik, ez borobil bat emanik izan da. Entzün diren arrazuetan, ez dela possible hartzareki alkar bizitza zonbat nahiz lagüntza emanik ere ; hartzak, ardi güti hartzen badütü ere lotsa bat sortzen düala artaldean eta beste… Hots, erabaki da xede horren kuntre joaitea eta indarrak orro ezartea hartzik ez dadin laxatürik pirenetako bortüetan. Manifestaldi handi bat antolatuko da Pauen hilabete ondarrean. Alain Iriart Larraineko laboraria eta hazleen alkartearen lehendakaria :


Panpi ste marie ELB-ko ordezkaria :

Olivier Morin JA-ko odezkaria :

Maximes Bajas artzaina Aspe ibarrean, hartzaren aldekoa :
PAC txostenak betatzeko lagüngoa bada hilabete hontan

Maiatzaren 15eko laborariek jakinarazi behar düe zonbat kabale igorten duen bortüalat. Aurten kanbiamenak direlakoz, informazio bilkürak antolatzen dütü Departamentüko laborantxa kanberak, PAC-aren erreformaz eta ondorioetaz, kabaleak bortüalat eramaiten diren etxalteetan. Lehenik, inkesta bat egin da eta ikusi da lagüntzak oso desbardinak direla etxalte batetarik besteala, hala nula, kabale hanitx den bortüetan lagüntzak ttipiago dira. Audela sosa emaiteko manera kanbiatü da belar prima ICHN-ari lotürik izan zaio eta bortü sindikaten gain ezarririk izan da kudeantza. Bestalde, tüberkulosaz honkirik izan diren laborariek ez dütüe beren kabaleak bortüalat eramaiten ahal, halerik ere PAC txostena bete behar düe lagüntzaren biltzeko. Apirila 9tik 26 ala, laborantxa kanberak laborariak bildüko dütü lagüntza ekarteko paperen betatzen. David Etchecopar :


Laborantxa kanberako Cecile Aguerre :

Akitaniako behi blonda arraza hobeki ezagütarazteko, « Blond’Aqui » marka muntatü düe eta Pariseko laborantxa saloinean aurkeztü düe. Arraza horren aspaldiko lürraldea da, Akitaniaren hego partea eta Midi-Pyrénées aldea. Nahi düe alde batetik hazkuntza hau azkartü. Laborariek bete beharrak ükenen dütüe haragiaren kalitatearen segürtatzeko, bena ere kabalen ongi izaiteari lotürik. Behi horiek nola haziak diren, hastetik bürüala arte erakutsi nahi düe kontsumitzaileer. Akitaniako behi blondaren etxe baten egiteko xedetan ere dira, Biarnoko Salbaterra aldean. Xehetarzünak Marie-Yvonne Lagaronne, departamendüko laborantza kanberako haragitako behi sailaren ardüradüna :