XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Üztailan estrenatüko dü bere egoitza berria Axuriak

Axuria kooperatibak egoitza berria dagun üztailan zabaltüko dü Sohütan. Kabaleak Mauleko hiltegian eho ondotik, salmenta arte, dena Sohütako günean eginen düe. Hortako bülego, mozteko gela, hotzgailü, stokagea, eta izozteko güne bat badütüküe. Dagün merkatüeri pentsatürik eta langileentako aijaxeago aritzeko izan beharko lüke egoitza berriak. Azpimarratzekoa da egoitza berri honen %40a Akitaniako eskualdeak düala diharrüztatzen. Axuria kooperatibak 25 langile dütü horietan gazte hanitx. Peio Quihillalt :

Behien tüberkülosa arrahorra da

Larrazken hontan , behi hazkuntza zonbaitetan, tüberkulosa eritarzüna atzamanik izan da eta ondorioz hazkuntzeen parte bat ehoarazirik izan da! Baxenabarre eta Xiberoa honkirik izan dira aldi hontan eta orokorki Akitania esküaldean hein bat hedatü da eritarzüna. Administrazionea, kabale artzatze zerbütxüak eta laborantxa sindikatak bildü dira Prefetüran, hartü behar diren neürrietzaz hitzartzeko. Egün, administrazionearen arabera, eridürari bürü egiteko kabaleak eho behar dira ; haatik, oso neke da jakitea, ea kabale saldo bat egiazki kozatürik den ala ez,analisiak ez beitira oso xehe. Hebentik martxoala artino analisiak eginen dira hazkuntza güzietan eta gero ikusi beharko da nola plantan ezarriko diren biosegürtantxa neurriak, hala nola, laborari zonbaiti, behiak bortüalat eramaitearen debekatzea. Nikolas Lecarotz, Pagolako laboraria :

Xiberotar bat 'Ossau-Irati' sormarkako bürü

'Ossau irrati' sindikatak badü bürüzagi berri bat: Jean-Michel Barreix Urdiñarbeko laborariak hartü dü Jean Claude Mirassouren segida. Sindikatü hortan 3 familia jüntatzen dira: gazna egileak, ezne ekarleak eta gaznakagia indüstrialak. Sindikatübürü postüaren etxekizalea kanbiatzen da bi urtetarik. ‘Ossau-Irati’ sormarkak fama hona dü, gaznak ontsa saltzen dira eta hori da inportanteena bürüzagi berriarentako. Hala, bazter ützi nahi dütü han eta hor entzüten diren jorratzeak. Jean-Michel Barreixek, arren, orai artino eraman diren lanak jarraiki nahi dütü. Haren lehentarzünak AOP delakoaren indartzea eta geroaren segürtatzea direla erran deikü :

Jente andana bildü da Ühartea etxaltearen süstengüz

Mobilisazione azkarra igaran ostiralean Maulen, 300 bat jente bildü beitira Jandarmeria (Hedexuritegi) aitzinean ELB sindikataren deiari ihardestez. Hamar bat aüzapez, horietan Maule eta Atarratzekoak, herritarrak eta laborariak azkarki mobilisatü dira Barkoxeko Ühartea etxaltekoer sustengüaren ekarteko. Igaran urtean hen ahateak ez beitzüen ehorik izan. Ostegünean, Barkoxeko aüzapeza deitürik izan zen eta ostiralean Cathy Chabalgoity barkoxtarrak 70 bat galtori ihardetsi dü. Cathy Chabalgoity Hedexuritegitik elkitzean :


Jenteen lekükotarzün zonbait :

Beste lekükotarzün zonbait :

Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Jean Michel Berho ahate hazlea :
Axurka sasu bete-betean gira

Axurkako sasua ontsa abiatü da eta egüberri artino ederki jarraiki behar lüke. Axurkia, iragan urtean beno 20 zentima haboro ordaindürik da, kiloka. Haatik, Espainiako merkatüan, Italia eta Greziatik horra diren axuri merke geroago eta haboro sartzen ari da. Audela, « traçabilité » delako jarraikidürari kasü emanik da, hots hebenko axuria Frantziako axurki gisa saldürik da. Lehen, hebenko axuria hegoaldean ehoaraztez, Espainiako axuri gisa saltzen ahal zen. CAOSO koperatibarentako demagün, urtean 85.000 axuri saltzen badütüe %45a egüberri alte hontan düe saltzen, horrek 2 miliu euroren sartzeak egiten dütüalarik. Jean Marie Etxegorri: