XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Etxalte ttipietaz gogoeta bat eramaiten da

Akitanian diren 36.000 etxaltetarik 13.900 dira etxalte ttipien sailkarauetan edo kriterioetan sartzen (%40a). Etxalte ttipietzaz arrenküratze hori, Xiberotik abiatü zen 2009an. Urte hartan gaitzaldi bortitza jasan zen laborantxan, eta bereziki etxalte ttipietan. Geroztik, arraheinki bildü dira beren arrenküren aipatzeko, gogoeta talde batetan. Frantziako heinean ere, Confédération Paysanne sindikatarekin lantü da etxalte ttipiaren definizione edo deskribapen bat: güti gora behera 30 bat hektaraz petik bai eta 50.000 euroko PAC lagüntza urtean jente batentako. Orai ahültzen ari beita taldea, ELB sindikataren lagüntzarekin honen arrabuiltarazteko gogoa bada, eta lehen bilküra bat egin ondotik Xiberoan, ondoko hitzordüak finkatü dira: ürrietaren 26an Hazparnen Xuriatea ostatüan eta azaroaren 2an Lasan. Erramun Etxekopar :

Ossau Irati oraiko arrauren alte !

Gehiengoak trinkatu du ! Ossau Irati sor markaren oraiko arrauren alde joan da administrazaileen bozkaldia Izuran egin den biltzar nausian ! Esne ekarle sailan da trinkatü, 8 ordezkarietarik 6 oraiko arrauen aldekoak dira eta 2 ordezkari aldiz arrauen kanbiatzeko. Eztabada biziak izan ziren eskualdeka egin ziren biltzarre zonbaitetan eta agertü zen ELB eta FDSEA sindikaten arteko ezadostarzüna. Bazterrak lasaitzeko postü bat proposatürik izan zaio FDSEAko ordezkari bateri. Jean Claude Mirassou Chaumes gaznategiko züzendaria :


Jean Philippe Petit Gamereko laboraria :

Maite Lephaille-k biltzarraren bildüma egiten deikü :
Aragiaren merkatüa kanbiatzen ari da!

Axuria izeneko koperatiban , 48.000 axurki eta mila bat behi igaraiten dira, ondotik saldürik izateko Axuria edo Herriko sormarkekin. Horik oro, kartieleko laborantxa etxaltetarik horra dira. Orotara, 300 bat kide dira eta 26 langile. Biltzarretik elki dena da aragi gütiago jaten dela eta geroago eta haboro sasuko janari bat bilakatzen dela axuria, nola ere kalitatezkoa dela txerkatürik. Ondorioa da sasu betean haboro saltzen dela label edo edo ezagügarripeko aragia bena egünoroztakoan gütiago. Bi denboraldi berezi badira: egüberriz Espainiako merkatüarentako, eta bazkoz Frantziako merkatüetan. Aitzineko urtea gaitza izan ondoan, Mauleko kabale ehogiaren aferarekin, honen ondokoa berezia izanen da. Mauleko kabale ehogian züen orai artinoko lankia orozbakoz ütziko beitüe egoitza berri batetan sartzeko, Sohütan. Peio Quihillalt Axuriako bürüa :

Ihizteka sasua ontsa hasi da!

Napaleko sareetan aitzineko egün ederretaz untsa gozatü düe ; igantean 218, astelehenean 65 eta atzo berean 140 ürzo bildü baitütüe. Horiek hola 549 Urzorekin, oranokoan, aitzineko urteetan beno haboro dütüe. Patrik Lousteau Napaleko sareetako bürüak xehetarzünak emanen deizkü :

Energia güti xahützen düan etxea

Etxe zonbaitetan süaren pizten hasirik balin badira, beste zonbaitek 3 edo 4 stére edo egür-izari baizik ez düe erabiliko negü osoan. Zer plantaz hain güti ? Etxea bioklimatikoa beita, hots energia ahal bezain güti xahützeko pentsatürik. Leiho eta argiarte güti iparraldealat eta sartaldealat, hanitx hegoaldealat. Audela, hegatzaren lüzetarzünarekin jokatüz, üdan eki sobera ez sartzeko eta negüan ahal bezainbeste Eric Etxart etxe bioklimatiko baten jabea :