XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Sarrikotapeko 'Xokoberri’ etxalteko laborantxa hazgian lehen baratzekiak salgei izanen dira ondoko egünetan. Urte hatsarrean, Xiberoa-Herri Alkargoak, sortü züan lehen laborantxa hazgia hori. Honen helbürüa zen laborantxan plantatü nahi düanak,güne hortan esprabüaren egiteko parada üken dezan, 2 edo 3 urtez. Alkargoak bera gain hartu dü etxaltearen plantan ezartea eta Trebatu alkarteak, aldiz, baratzezainen jarraikia. Gisa horrez dira 2 baratzezain lanean ari barantailaz geroztik eta 4 berotegietan, baratzekiak ejerki ari dira handitzen. Asteazken eta ostiralez, etxaltean berean proposatzen dütüe baratzekiak.
Marie eta Julien baratzezainak :

Igaran urteko biltzar nausiko argazkiaAxuria kooperatibaren aragiaren pikatzeko gelaren egingeiak aitzina jarraikitzen du. Igaran astean Alain Rousset Akitania Berria Esküaldeko bürüari batzarri egin zeioen, Barkoxen. Han Esküaldebürüak hitzeman zeien diharüztatze lagüngoa bat ekarriko zeiela. Ezi, 2 milioi euro kosteko da Sohütako bastimentü berria. Esküaldearen esküdüntzen barne denez geroz, lagüngoa galdegin deie. Audela, Alain Roussetek laborariak builtarazi nahi dütü hazkuntzatik haste azietala artinoko ürrats ororen egitera, hots ekoizpen katea osoa günean berean segürta dadin. Bestalde, Axuria kooperatibak merkatü berri bat ediren du Japonian. Berri hona, jakitez han axuria urte osoan jaten düela. Peio Quihillalt :

Amatik Webgunean hartütako argazkiaAmatik kooperatibak Lacaune axurien saltzeko plantatü zen düala 7 urte. Eta igaran urtean ezagügarri edo label gorria üken dü. Bena bada 30 urte Xiberoa, Baxenabarre eta Biarnoko hainbat laborari Lacaune arrazarekin ari direla lanean. Hatsarre hartan, 100 laborari hasi ziren 27.000 lacaunerekin. Orai 52 etxalte biltzen dütü Amatik kooperatibak. Laborari horiek ardi arrazaz kanbiatzea deliberatü züen genetikaren aldetik aitzinatürikago beitziren, eta ezne haboro emaiten beitzüen. Orai kooperatibaren xede berria da axurien karkazarekila saltzea.
Xehetarzünak oro Amatik kooperatibako Marie-Christine Pinquerekila:



Eüskal mendialdean parke natüral baten egiteko erabaki da Garazi-Baigorri Lürralde Ordezkaritzan bildü den, Euskal Mendiaren gidaritza batzordean. Iparraldeko 4 mendi botingoetako, Akitania Berria Esküaldeko eta Eüskal Hirigüne Alkargoako haütetsien artean hartü da erabaki hori. Ipar Eüskal Herriko mendialdean, 111 herri dira sartürik eta azken 15 urte horietan algarrekin lanean ari dira, Leader egitasmüaren ildotik. Orai ürrats bat haboro egitea deliberatü düe, Parke Natüral baten egingeia ikertzez. Lehen gogoetaldiak urte bat iraünen dü eta ondotik herriek erabakiko düe aitzina jarraiki nahi düenez ala ez, 7 urte iraünen düan ikerkaldi  batentako.
Pepela Mirande :


Jacques Barreix :



Bosgerren aldikoz, ASG Gaindaintarrak alkarteak antolatzen dü lantareen merkatüa, maiatzaren 14an, trinketaren gibelean. Hor badateke baratzekako tresnen erosteko parada, bai eta lantareak ere. Goizan, Benoit Laborde, Paueko Henri IV.a jauregiko baratzekariak, mintzaldi bat emanen dü, honen geia datekealarik: « baratzea nola joanaraz puzurik ezarri gabe ». Sylvie Bafalliok, berriz, Garindaineko üngürü bat proposatüko dü 25 bat jenter, lantareetzaz mintzatzez. Zoin lantare krema gisa erabil, zer tisanaz edaten ahal den eta beste esplikatüko dü. Merkatü lekü hortan berean, mozkinekilako bazkari bat badate egüerditan eta haurrentako, aldiz, parpiñatze ikasgia zonbait badirateke
Xehetarzünak emaiten deizkü ASG gaindaintarrak eko Dominique Casenavek: