XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Egüberriz axuri hanitx saltzen da, haboroxeenik Espainako merkatüan. Aurten ere Caoso eta Axuria kooperatibak lanpetürik izan dira 2016ko azken bi asteetan. Nahiz eta konkürrentzia edo lehiakortarzüna baden Greziatik eta Italiatik jiten diren axuriekin.  Entrepresa bakoitxarengana joan gira, egüberriko bildümaren egiteko, bai eta geroalako egingeien aipatzeko ere :
Caoso-ko Jean Marie Etxegorri :


Axuria kooperatibako Peio Quihillalt :

Hiru gaitzaldi azkarrek honki düe laborantxa 2016 urtean ! Hala zer ondorioztatze egin düan Departamentüko Laborantxa Kanberak. Alde batetik, prezioak apal izan dira, xerri, aragitako behi eta behi eznadünetan, bai eta ere zitu edo zerealetan; bestalde, aro txarra zen bedatsean ebi hanitxekin eta üda aldiz idor. Hirugarren gaitzaldia hegazti gripa izan da : bi hilabetez etxalteak hüstü behar izan dira eta %20-ez apaltü da mozkina. Hots, laborariek sofritü düe aurten eta zonbait kinta txarrean direla erran dü Guy Estrade Laborantxa Kanberako bürüzagiak. Sail baikor bakotxa da biologikoaren garapena, kasik %4 ez emendatü beita. 2017ko xedeetan da nekezian diren laborarien süstengatzen jarraikitzea eta biologikoaren indartzea, "laborantxa sare" edo  « agro réseau » delako sarearekin. Guy Estrade Departamentüko Laborantxa Kanberako presidenta :

Eüskal Xerria emeki emeki bere leküaren egiten ari da. Haatik, Xiberoan, hiru laborari baizik ez dira arraza honekin lanean ari. Haietarik bat, Mixel Mainhagiet muskildiarra da. Hiru hilabeterekin hartzen dütü, gizentarazten, eta 150 kiloetara heltü baiko, ehoarazten dütü gero mozkin gisatzeko eta xüxenka saltzeko, edo merkatüan edo dütüan erosleer. Mozkin gisatzeko güne bat eraikirik, hatsarre batetan baizik ez balin bada ere, Mixel Maihagieti üdüri zaio eüskal xerri arrazarekin lan egitea merexi düala, bereziki, auherean ützirik diren lür pezak gisa horrez baliatzen ahal beitira.
Mixel Mainhagiet :

Txori haragonakazale franko iragan dira aurten ere gure bortü gaine horietan, orotara 80 txori mota desbardin beno haboro. Iragan üztailaz geroztik txori harahonakazaleen jarraikia eta zonbakatzea segürtatü dü LPO edo Txorien Zaintzeko Ligak, Ipar Euskal Herriko hiru günetan: Organbideskan (Xiberoan), Lizarrietako lepoan (Sara aldean) eta Lindux-en (Urepele aldean). LPOko ardüradünek erran deiküen bezala, urte arrunta izan da, eta iragan urteetako kanbiamenen aihoak edo tendentziak baieztatürik izan dira. Hots, ürzoak gehien bat Lapurditik iragaiten dira, bena güne bakotxak bere berezitarzünak dütü, hala nola Organbidexkan, Amiamoko Beltza edo Zikonia Beltza hantik iragaiten da nagusiki.
Jean Paul Urcun LPO-ko kidea :

Pierre Alex Barcoisbide-ren argazkiaEntrabaleko ürzo sasoa üken düe Oxkaseko saretegietan. 739 urzo bildü dütüe, aintzineko urtean 1.185 atzaman zütüelarik. Gütiago bildü badütüe izigarri güti ere igaraiten ikusi dütüe. Igaran urtean, 45.000 bat ikusi bazütüen, aurten 15.000 baizik ez. Audela, sareak azaroaren 12an bildü dütüe, eta ondoko egünetan ürzo hanitx igaran dira. Turista edo ikusliarren aldetik ere zonbatekoa azkarki ttipitü da. Dena dela, Etxalarreko saretegiek düe biona edo txapela eramanen aurten 1.689 ürzo atzaman beitütüe. Naphalen 40 bat gütiago, beraz ez düe azken urteetan bezala txapela irabaziko. Bilana egiten deikü Pilla Idiart Oxkaseko saretegien jabeak :