XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ardi hazkuntzako odiziokoen artekoak edo interprofezioneak lan bat joanarazten dü 30 urte hontan esne egile, indüstriale eta koperatiben artean eta honen urtebürüa, eginik izan den ondoroztatzean, agertzen da eznezionea ber heinean egoiten dela, laborariak aldiz azkarki gütitzen direlarik ! 2700 ezne egile hatsarrean egün 1700 ehun direlarik. Ardi hazkuntza sailean izan ziren gailtzaldi edo krisien ondorioz sortü zen 1986 an, eta interprofezionearen helbürüa da, ikustea zonbat esne eta gazna ekoizten den, merkatüa nola den eta eritarzünak zertan diren. Ondoko ürratsa izanen da kontratüen plantan ezartea, eznetegi eta ezne egileen artean. Antolabidetze edo negoziazione azkarren mentüra izan behar lüke, aipatzen beita eznezionearen mügatzea prezioaz argitarzünik ez delarik oranakoan. Johañe Ajia Atarratzeko artzaina :

11 gerren esne sasoa abiatüko da laster Muskildiko Azkorria labarari gaznakagian, gasna erosleen eta süstengazaleen eskertzeko gisan feida bat bat antolatzen da neskenegün hontan (2016/10/29)! “Lur bat, talde bat, gazna bat” mezüarekin hamazazpi artzainen artean altxatü zen gaznategia eta 10 urteren bürüan, bere leküa egin dü. 460 000 ezne butilla edo pinta bildü dütü iragan sasuan eta gazna haboroxeenak, %65 a saldü da Akitania esküaldean Bordele artino eta Tolosako salgia handietan; %5 a aldiz Hego Eüskal Herrian. Egün, 16 artzain dira eta 6 lanpostu badira gaznategian. Neskenegün hontako feida baliatüko da bisitaren egiteko eta memento goxo baten igaraiteko laborari eta erosleen artean. Merkatü ttipi bat ere izanen da, gaznategian saltzen diren leküko mozkin zonbaitekin, eüskal bixkotxa, Irulegiko ardua, Eztigar sagarrardua, besteak beste.
Hitzordua, goizanko 10 etarik  arrestiko 6ak arte Muskildiko azkorria gaznategian. Jean Claude Barreix, gaznategiko ardüradüna :

Osakaxen Saint Lucq ttipi truk izan da, 2 ürzo baizik ez beitüe ediren. Orokorrean orain arte sasoia ez da nahi bezala igaiten. Goizetan lano, eta ürzoak ez ikusten, eta arrestitan 4etaik goiti beren sareak itzalian izanki urzoak hortik igaiteko lotsa düe. Hola 326 urzo baizik ez zütüen asteazken gaüan. Ikusliarrak ürzoekilan horra direnez, beste urteen arabera arras gütti igan dira orain arte. Bilan baten egitea joan gira astearte gaüan, Pilla Idiart Oskaxeko saretegiaren bürüarekilan :



Ossau Irati sor markan egoiteko 2018tik goiti belartopotzea edo ensilajea debekatürik beitate, eta beste gisaz aritzekoak edireiteko gogoarekin, Ossau Ibarreko laborientako plantan ezarri düen esperientzia bat kontatzen deikü Guillaume Clouté-k. Zortzi herrik, 628 hektara AOC güne batetan erabilten beitütüe hen ibarreko laborarientako janariaren ekoizten. Aspaldidanik lürrak beitütüe Paue kantüan, laborantxa ttipien berengaintarzüna edo autonomia garatzeko helbürüakin, hen beharrer ihardestea iseiatzen düe argibelar edo luzena eta soja ekoiztüz.
Guillaume Clouté :



Ürzoen haidürü dira Napaleko saretegietan. Ürrietaren 1ean saretegia osoki montatzen hasi dira ürrietaren 5ean ezarri dutuelarik. Geroztik fiñolatze zonbait baizik ez zaien batzen. Nahiz eta etxalarreko saretegietan 50 bat urzo uken lehen egunetan berean, ez dute xantza hori uken naphalen. Momentüko 165 ürzo atzamanik izan dira Oskaxe, 247 izan direlarik Napal-en. Eta orhitaraz dezagün, Eüskal Herriko beste 9 saretegien artean, azken urteetan berek dütüe ürzo gehien bildü.
Patrick Lousteau :