XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

2015etik apaltü diren Europako langüntzen berriz indarrean ezarrarazi nahiz, bortüko laborantxaren ordezkariak Bruselan izan dira. Sos-sartzeentako emanik ziren lagüntzak, %70/80tik, %40ra eraitsi dira, bi urtez. Hori xüxentarazi nahiz, bederatzü lagün joan dira Europako egitüretara. Horietarik ziren, besteak beste, Andde Sainte-Marie, Akitania Berria Esküaldeko kontseilaria, Pepela Mirande, Departamentükoa, Patrick Etxegarrai, Departamentüko Laborantxa Kanberakoa, eta Francis Poineau, Osseau Irati sor-markaren alkartekoa. Entzünik izan direlako üdüripenarekin ützülirik, bi aldetakoak dagün arramaiatzan berriz bildüko dira. Esperantxa da, 2018ko üdarako gaüzak beren hobereneala ützül ditean.
Andde Sainte-Marie Eskualdeko kontseilaria :

Hirutan hogeita hamar bat laborariek parte hartü düe, Departamentüko laborantxa kanberak antolatü segida hartzearen egünean. Horietarik kasik denak segidarik gabe diren laborariak dira. Goizaren lehen partean informazioneak emanik izan zaitze plantatzeaz eta segidaren hartzeaz eta ondotik  bi gogozkataldetan ikusi düe erretreta hartzeko zer egin behar den eta lürraz zer egiten ahal den. Galto hanitx bazütüen eta Departamentüko Laborantxa Kanberak, hitzeman deie beharra düen güzier hüllantüko zaitzela. Eüskal Hirigüne Alkargoan, laborantxaren ardüra Michel Etxebest, Maule-Lextarreko aüzapezaren gain date eta Alkargoaren lehentarzünetan aipatü dütü, transmizioa, lürra eta errebenioa.
Departamentüko Laborantxa Kanberako Mirentxu Irigaray :


Mendikotan laborari den Jean-Denis Gorge !

Zühaintze eta zerrailüetaz ikasaldi edo trebaldi bat antolatürik da asteazken hontan Donajune Garazin, Garaziko Mendi Alkargoaren eta Eüskal Herriko Laborantxa Kanberaren eskütik. Natüra 2000 xedean sartzen da trebaldi hau, lürraldearen biohanitxtarzünaren zaintzeko eta hondare natüralari balioaren emaiteko. Zertarako zerrailüen intertenitzea beharrezkoa da egünko egünean? Baliabide ekonomikoa izaten ahal beita egürra. Formakuntza iraganen da asteazkenean (2017.02.22), goizan Garaziko Mendi Alkargoaren egoitzan eta arrestiritan etxalte batetan. Ikasaldi-trebaldi hau dener zabalik da eta izenak eman behar dira Eüskal Herriko Laborantxa Kanberan : 0559371882.
Joana Hoqui :

Bortüa baliatzen düen laborariak, Bortü Sindikatak, Departamentüko Laborantxa Kanberak, ELB, JA eta FDSEA sindikatak, agertü dira prentsaren aitzinean, eta botz batez salatü düe, bortüko sos-lagüntzen püxelatzea ! 2015-az geroz, Esküaldeak hartü dü lagüntzen partekatzeko esküdüntza eta berant handiarekila da galtoen ikertzean. Audela Europako Batarzünak erabaki dü lagüntzen ttipitzea. Horiek ororek bortüko laborantxa arrisküan ezarten düala erranik izan da eta üda hontan berean laborari zonbaitek ez dütüe eramanen beren kabaleak bortüalat. Departamentüan, 2000 etxaltek baliatzen düe bortüa, 500 artzain-etxola badira eta 80 artzain pakatzen zen orai arte Europako laguntzekin. Dei adarra jo düe eta hitzordü bat galtegin Alain Rousset, Akitania Berriko lehendakariari. Lehen beno lehen, erabaki zonbaiten hartzea galteginen zaio.
Sebastien Uthurriague Departamentüko Laborantxa Kanberako ordezkaria :

Marie Laurée eta Julien Navalle haütatürik izan diren bi baratzezainakEüskal Herriko lehen laborantxa hazgia plantan ezaririk izan da Sarrikotapean. Xiberoa-Herri Alkargoaren ohiaren xedea obratzen ari da eta bi baratzezain haütatürik izan dira. Xedearen helbürüa da, laborantxan plantatü nahi direnek, güne hortan esprabüak egin detzen, bi edo hiru urtez. Bide hortan, Trebatu alkarteak ere lagüntüko dütü. Xiberoa-Herri Alkargoak etxaltea eta tresneria erosi zütüan, küdeantza Trebatu alkarteari emanik izan delarik. Hala, baldintza honetan hasten dira baratzezainak. Baratzekiak martxoan lantatüko dütüe eta ekainan lehenak saldüko. Hebentik aitzina, Eüskal Alkargoak eramanen dütü laborantxa hazgiak. Bigerren bat egin behar lizate Baiona eta Angeluren artean diren lürretan.
Daniel Barbarena, Trebatu alkarteko bürüa :


Julien Navaille eta Marie Laurée haütatürik izan diren baratzezainak :