Axuria kooperatibaren aragiaren pikatzeko gelaren egingeiak aitzina jarraikitzen du. Igaran astean Alain Rousset Akitania Berria Esküaldeko bürüari batzarri egin zeioen, Barkoxen. Han Esküaldebürüak hitzeman zeien diharüztatze lagüngoa bat ekarriko zeiela. Ezi, 2 milioi euro kosteko da Sohütako bastimentü berria. Esküaldearen esküdüntzen barne denez geroz, lagüngoa galdegin deie. Audela, Alain Roussetek laborariak builtarazi nahi dütü hazkuntzatik haste azietala artinoko ürrats ororen egitera, hots ekoizpen katea osoa günean berean segürta dadin. Bestalde, Axuria kooperatibak merkatü berri bat ediren du Japonian. Berri hona, jakitez han axuria urte osoan jaten düela. Peio Quihillalt :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2177