Allande Socarros 64 urtetan zentü da
Barda berria berantean hedatü da.
Xiberoarentako galtze handi bat, umezurtz edo haurzürtz baratzen gira.
Euskal Herriaren alte baita eüskararen alte lazgarriko lana eraman düan abertzale eta eüskaltzalea.
Xiberoko Botzan bizitzen jarraikiko dü Allande Socarrosek !
Ez Adiorik Allande !
Neskenegün hontatik astelehen egüerdi arte egiten ahal zaio agur bat Mauleko Chimix hiletxean.
Azken omenaldia astelehen arrestitan 3etan dateke Lacq-eko korpitz erraustegian.
Jean-Michel Bedaxagar :
Maite Etxeverria :
Jean-Jacques Llargo :
Maite Lephaille :
Marcel Bedachagar :
Michel Etchebest :
Dani Etxart :
Jean-Louis Davant :
Robert Larrandaburu "Pipas" :
Allande Errezarret :
Jojo Etxebarne :
Filipe Bidart :
Gure goiz hontako oren bateko emankizun berezia :
Jakin bihar goizan 10 etarik egüerditara Xiberri berezi bat proposatüko deizüegüla Xiberoko Botzan.
Allande Socarros etaz ariko beigira 2 orenez, lekükotarzünez gain harek egindako hainbat kronika entzüngei dirate.
Korpitz erraustegian eginik izan zaion azken agurra :