Pier Pol Berzaitzek Libürü berri bat agerarazi dü.
Egüberriko bestetarik hüllan, iragan urtean egin züan bezala, Pier Pol Berzaitz kantari famatüak libürü bat elkitzen dü berriz ere
Letera edo Hitzki bakotxarentako hitz bat haütatzen dü eta hortaz kronika llabür bat ezkiribatü
A-etik partitüz eta z-rat heltzez, Amaiur, fededün, lürra, ala orano zühurtzea hitzak barnatzen dütü
« abezedarioa » izentatü dü xiberotarrez ezkiribatü düan libürü hau.
Frantsesezko itzülpen bat egin dü ere gaü eskolako eta eüskara ikasten direnentako lagüngoa gisa
12 euroentako kauxitzen ahal da Sohütako prentsan Atarratzen Dagassan-eko bulanjerian eta proxy epizerian.