XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ossau Irati sor markaren biltzar nausia eginen da urrietaren 21 an Urdinarben. Gazna egileen biltzarra jadanik egin delarik, Francis Poineau-k erraiten deikü zoin izan diren aipagaiak :

Üda hontako idortearen ondotik eta negü eskazaren gatik ; bazterrak gorri dira eta bereziki sohoak edo pentzeak. Ondorioz harrak baliatzen dira demendren belar pusa-en jateko. Daktila izena duan belarrari dira lotzen bereziki. Maiatzetik urrieta arte 4 ziklo dutu , "cirphis" edo sohoetako harrak eta itses handiak ageri dira eta hori buhurtzeko badira tresna zonbait ahalaz produkto ximikoak baztertzez. Alde batetik, kabaleak ezartez sohoan, harren ibilmoldea nahasten da eta ere tresna bat igaiten ahal da lurraren nahasteko. Azkenean baliatzen ahal da produkto bat baliatzen dena laborantxa biolojikoan. Xehetasünak Ble elkarteko Maite Goiehenetxe-rekin :



«Etxalteetan zühainak lantatü, pusatzen ützi eta haütatü », lema honekin lehiaketa bat antolatzen dü eüskal herriko laborantxa kanberak, parte hartzeko izenak eman behar dira setemearen 23ko. Lehiaketa honen bidez, nahi dira laborariak sensibilisatü zühainen arraberritze lanari eta ber bidetik, gogoeta aitzinarazi  agro-oihangintza pratiker buruz. Lehiaketan parte hartzeko laborari izan behar da, ondotik lehen haitu bat eginen da eta etxalteak bisitatuko ürrieta hatsarrean. Xehetarzünak galtegiten ahal dira euskal herriko laborantxa kanberan (klika lehiaketan izenaren emaiteko).
Joana Hoki EHLG-ko teknikalaria :

Zer bilakatüko dira 55 urtez goitiko laborarien etxalteak? Galto honen üngürüko emaitzak emanik izan dira iragan neskenegünean Irabarnen ,Departamentüko laborantxa kanberak, SAFER eta Xiberoko herri alkargoak antolatü jüntan. 150 bat jente bildü dira, bena kasüaz honkirik zen güti, hots, 55 urtez goitiko güti. Alta Xiberoan diren 700 ehün bat etxaltetarik,  295ek 55 urteaz goitikoak dütüe joanazle. Horietan, 148 segidarik gabe dira. Segida düen erdiek, familiako bati, ütziko düe besteek aüzoari. « HCF » edo hors cadre familial bati üztea, kasik inuek ez dü pentsatü nahi ere, ez omen direlakoz gei lan hortan aritzeko. Etxalten handitzeak,  lür eremü zonbaiten tartetaz hartzea ondoriotzat balüke eta mendiaren erabilpenaren üzte edo mügatzea. Bestalde segida üken edo ez, güzi güziek etxalteari egogitzapenak ekarri behar lütükee. Azken zenbaki bat, hebentik 3 urte barne, 36 laborariek beren etxaltea segidarik gabe ütziko düe. Üdüri ülün honi bürü egiteko, laborantxaz ardürra düen egitürrek, etxalteen segidaren üngürüko biltzar eta esplikazione lanak jarraikiko dütüe, kontzientzien pizteko esperantxarekin…
Xiberotar laborari bat:


Bunuzeko laborai bat:

Osseau ibarreko laborari bat:

Fabien Cottereau-ren argazkiaHartzaren kontre diren, Xibero eta Biarnoko hazleek idatzi dioie Ségolène Royal, üngüramen ministroari erraiteko hartza eta hazkuntza ez direla alkarrekin joaiten ahal bortüetan! Uda hontan, Tolosan egin zen bilküra bat, hautetsi eta bortüko ordezkariekin erabakitzeko hartza berriz ezarri behar zenez pirene bortutan. Bozkatzeko momentuan 15 alde eta 15 kontre agertü ziren ; beraz orai ministroak du behar erabaki. 400 hazleer galteginik izan zaie zer zioten hartzaren berriz ezartearekin, %95 kontre agertü dela dio kolektiboak. Hazleen ofizioa dela ardien zaintzea  errepikatu düe Biarnon egin düen agerraldian.


Sebastien Ithurriague :


Olivier Morin :