XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Chaumes gaznakagian,saso hontako ardi eznearen prezioa, pentsatü beno goizagoñi eta aisago finkatürik da.
Lehenik oritarazi behar da iragan urtean ez zirela adostü bi parteak prezioaren finkatzeko eta lehenagoko ber prezioa etxekirik izan zela 2014-2015eko sasoarentako.
Aurten beraz bi jüntaren egitea aski izan da adosmenaren kausitzeko.
Oinarizko prezioa, 1000 pintarentako 1010 euroetarik 1020etara iragan da.
“Saisonalitatea”-ren heinaren bataz beste 4 euroko emendazionea adostü da eta sormarkako eznearen prezioa, oinarizko prezioaren emendazionea kontütan hartü gabe, ber prezioan egonen da, 1080€ 1000 pintarentako.
Erran behar da Chaumes gaznakagiak ez düala kasik batere sormarkako gaznarik egiten.
Philippe Petit:

CAOSO kooperatifak eraiki düan aragi muzteko sala berria, iragan azaro hatsarreaz geroztik ebilten da.
Leheneko Ispac lantegian, 800 metro karratüzko eremü bat berritü eta antolatü dü.
Axuri, ardi, xahal edo behi aragia muzten dü hor. Aragia gero, edo saldürik da bereala barketetan edo “Sous vide” delakoan edo kongelatürik da.
CAOSOko ardüradünek, 650 tona aragiaren lantzea urtean finkatü düe helbürü bezala, pentsatzen düe hein hortarat heltüko direla bost urteen barne.
Bost langileekin hasi dira mementoko eta 9 langileekin ariko direla bi urteen barne uste düe.
CAOSO kooperatifak, millioi bat eta erdi ezari dü lan tresna berri hortan, ehüneko 30a sos langützak dira.
Jean Marie Etxegorri:

Confederation Paysanne sindikatak,Etxalte ttipien süstengatzeko beste gisako politika bat aspalditik galdegiten dü.
Zentzü hortan, eztabaida eramaiten dü orano Laborantza ministeritza eta Eskualdeen (région) alkartearekin.
Etxalte Ttipiek enplegü, üngüramen, edo aberastarzün heinean arabera ezagütürik izan diten da desmartxaren helbürüa. Sos lagüntzen banatzeko gisak sortzen düan desoreka edo injustiziaren xüxentzeko gogoa badüe.
PAC delakoaren lagüntzak, lür eremü eta kabale heinaren araberan banatürik dira, eta prefosta etxalte ttipiak gütiago lagüntürik dira.
Orai eztabaida eskualde heinean ekarri nahi düe, hebentik aitzina PAC delakoaren bigarren zütabeko lagüntzak hein hortan negoziatüko beitira.
Ürratsez ürrats, Europa, nazional eta eskualde mailetan aitzinamentüak espero dütü, behin betikoz Etxalte Ttipiak ezagütpenaren lortzeko.

Ipar EHko lehen AMAPak 10 urte ospatzen dütü! AMAPak dira erosle eta laborarien arteko hitzarmen bat, zirkuitu edo ibilbide llabürran erosteko baratzeki edo beste.
EHko heinean 29 AMAP badira, horietan 90 laborariek parte hartzen düe eta 1.400 bat erosle biltzen dütüe.
AMAPen lehen xedea da laborantxa iraunkor baten süstengatzea. Urte oroz, hitzarmen bat izenpetzen düe dütüen erosleekin, non ere segürtatzen düen peztizida edo pozorik ez direla baliatzen eta ahalak eginen dütüela beren baratzekien segürtatzeko. Hala gisa kantüko baratzekien ükeiteko parada badüe AMAPeko kideek.
Xiberoan bi AMAP badira, bata Maulen eta bestea aldiz Atarratzen.
Maritxu Castillon AMAPeko laborarietarik bat:


Isabelle Barreix AMAPeko lehen ürratsetan zena:


"Emazteak artzaingoan", gei hortaz,  erakusketa bat eta filma bat Maulen ikusgei dira.
Erakusketa ikusten ahal da Mauleko libürütegian , Aspe, Ossau eta Baretous eskualdean diren 26 emazte artzainen lekükotarzünak  agertzen dira.  
Emazte horiek  zoin lekü düen , luzaz gizonek eraman düen ofizioan , nolako bizia eramaiten düen beren familiarekin erakusi nahi da.  
Bestalde , « des brebis et des femmes » dokümentala  hedatürik date neskenegün gaüan Maule baita zinema salan. 7 artzain emazteen bizia erakusten da 52 mn ko filman.
Laurence  Fleury filma egileak parte hartüko dü filmatik landa izanen den eztabadan.
Laurence Fleury film egilea:


Monique Lahitette filman parte hartü düana: