XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ürzo sasoa hürrentü da igaran neskenegünean eta saso ejerra egin dü Naphaleko saretegietak; hanko ihizlariak botzik dira. Ürzo hanitx ikusteaz gain, denbora alde ükhen düel, bai ürrietan bai eta ere azaroan. Orotarat 2.363 ürzo atzaman dütüe. Aintzineko urtean 1.971tan batü zirelarik.
Ipar EHan, 10 saretegi baziren bena bada orai 2 urte Gatagorena saretegia ez dela haboro.
Beraz oraiko 9 saretegien artean, hots Naphal, Oxkaxe, Landa, Landibarre, Aldude, Lekunberri, Behorlegi, Sara eta Etxalar-eko saretegien artean, aurten, Naphaleko saretegiak dü txapeldünaren buneta jauntsiko.
Txapel hori abendüaren 6an emanik izanen zaio, Oxkaxen iraganen den Saretegien Biltzar Nausian.
Sasoaren bilana egiten dikü Naphal saretegiko bürü den Patrick Lousteau-k :



Lurrama, laborantxa herrikoiaren 10 gerren edizionea iraganen da aste ondar hontan Miarritzeko Irati erakustokian.
Laborariek eta 600 lagüntzaleek 3 egünez proposatüko dütüe, kabale erakusketak, konferentziak, animazioneak, bazkari eta aihariak .
Aurtenko Lurramaren lema izanen da, klima kanbiamenari bürü egiteko,  laborantxa herrikoia haütatzen düt !
Pascal Canfin, ministro ohia, da aurtenko Lurramaren egüzaita eta parte hartüko dü mahain üngürü batetan.
Mahain üngürü hau ostirale arrestitan dateke 6 etan.
Bestalde, aurten Normandiako laborariak izanen dira ohorezko kümitak, hanko kabaleak edo ere, AOP sormarkako esneki famatüak atzamaiten ahal dirateke .
Animazio franko badate, hala nola Gozategi-en konzertüa ostirale gaüan, 3 euskal dantza kreazioa neskenegün arrestitan eta igante egüerditan sükaltari handien apaidüa .
Francis Poineau Mitikilen artzain dena:



Azkorria kooperatibak larrazkeneko feida egiten dü neskenegün hontan. Erosle fidelak eskertzeko merke saltze bat egiten düe. Bena gazna txastatze eta erosteaz gain, Azkorria gaznakagiaren bisita egiten ahalko dateke. Audela jateko eta edatekoa hor izanen beita, parada ejerra dateke kooperatibako laborariekin elestatzeko. Laborariak  16 izanki eta langileak 6.
Aurten, 10. gazna sajua dü Azkorriak, eta badü 2 urte beren gaznak oro urtean kurtsean saltzen dütüela. Dagün urteetako xedea da Azkorria kooperatibak 10bat tona haboro gaznatzea. Urte bakotx 400.000 litro ardi esne eta horietarik 60 tona gazna egiten düe. Jakinez neurri zorrotzak errespetatü behar dütüela, kalitatezko gazna egitera bai eta beren xedea.
Orai arte, ardi gaznen ehüneko 60a Bordale Tolosa ta Ipar EHan saltzen düela, %10a Hego EHn eta gaitikoa frantzian gaindi.
Azkorria kooperatibaren  Larrazkeneko feida neskenegün hontan, goizeko 10etarik arrestiko 6etara igaranen da, Muskildiko kooperatiban berean.
Jean claude Barreix kooperatibaren :

Napal eta Oxakaxen, bestetan bezala, ürzo sasoa berehala ürrentüko da. Napalaen aste ondar hontan 1000 ürzoak gainditü dütüe. Alta, kostaldian dira orai igaraiten ürzo saldo haboxienak. Oxkaxeko saretegian , sasoa hein bat hona izan da ere, ostirale hontan 635 ürzoetan beiziren. Parada Ximun Uthurralt gure lankidearentako harat hüllantzeko. Oxkaxeko  saretegia han balin bazinden bezala:

Etxalteen transmizioaren aipatzeko, berogei ta hamabost urte baino haboro düen xiberoko laborariekin alkarikusaldiak proposatzen dira larrazken hontan.
Departamentüko Laborantza Ganbarak eta SAFER egitürak transmizioaz eramanen düen Lürralde animazionearen lehen ürratsa dateke.
Segidarik gabe diren Xiberoko 155 laborarieri jünta bat proposatzen zaie, informazione emaiteko, entzüteko, geroaren aipatzeko.
Bigarren ürrats batetan, elkarrizketen emaitzen araberako diagnostika zabaltüko da, transmizioaz eginen den forum delako batetan, non ere problematikari lotürik diren egitüra püblikoak parte hartüko düen.
Azkenik, agertüko diren transmizio xede eramaileeri segidapen berezia proposatüko zaie.
Mirentxu Hirigaray: