XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ossau Irati-ren Biltzar Nausia ürrietaren 21ean

Ossau Irati sor markaren biltzar nausia eginen da urrietaren 21 an Urdinarben. Gazna egileen biltzarra jadanik egin delarik, Francis Poineau-k erraiten deikü zoin izan diren aipagaiak :

Arte hortan sor markan partaide direnen biltzarrak dira ,hala nola gazna egilena eta ere esne salzailena. Gazna egileak bildü dira Maulen ,urteko bilana egiteko eta prefosta aspalditik aipatzen den ensilajaren baztertzeaz azken berriak emaiteko. 141 gazna egile dira sor markan, horietan 100 bat Euskal Herrian besteak Biarnoan, 400 tona gazna egiten düe denen artean. 2018 tik goiti ensilaja ez date emaiten ahal ardi jeiste denboran, 141 artzainetarik 50 ek orano baliatzen due ensilaja, ürrats horren egiteko,  lagüntza bat ekarriko zaie Urdinarbeko zentroarekin.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan