- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2535
Mintzaldi ostirale gaü hontan "les transformations du paysage" mediatekan
"Les transformations du paysage" deitzen den mintzaldi bat antolatzen dü Ikerzaleak elkarteak, ostiral huntan arrestiko 6etan, Mauleko mediatekan.
Mintzaldiaz gain diapositibak hots argazkiak ikusten ahal dirateke.
Gük ezagützen dügün Xiberoa nola hola bilakatü den intelegatzeko antolatürik da mintzaldia. Robert Elissondo Ikerzaleak elkartebürüak animatzaile gisa parte hartüko dü Philippe Etxegoyhenekin , hunek "Mémoires souletine" izeneko 2 libürü elki beidütü.
Bestalde mauleko mediateka hortan "Terre de Soule" izeneko erakuska bat bada hortaz barantailaren 13a arte.
Philippe Etchegoyhen:'play}artxiboak/philipetxe.mp3" type="audio/mpeg" />


Sagartzea izeneko alkartea sagar sailan referentzia bilakatü da.
Düala 20 bat urte desagertü zen, agalaxia, eritarzüna berriz agertü da Montoriko ahüntz hazkuntza batetan eta ahüntzak orro ehoarrazirik izan dira , eritarzüna laster hedatzen delakoz.
Hegazti gripaz ,Departamentko laborantxa kanberak hitzeman dü prentsaren aitzinean, ahalak oro egiten zütüala hegazti gripari bühürtzeko arraoen apalarrazteko, hala nula hazkuntzen hustea 4 edo 5 astez 8ren partez, eta bestalde hazkuntzen süstengatzeko sos lagüntzak ere galteginik dira.