Düala 20 bat urte desagertü zen, agalaxia, eritarzüna berriz agertü da Montoriko ahüntz hazkuntza batetan eta ahüntzak orro ehoarrazirik izan dira , eritarzüna laster hedatzen delakoz.
1975 eta 1990 an , 120 bat ardi hazkuntza honkirik izan ziren eta neurri zorrotzak hartürik izan ziren eritarzünaren zaintzeko.
GDS (groupe de défense sanitaire) izeneko egitüra bat sortü zen departamentüan , eritarzüna zaintzeko eta aldi hontan ere ber maneran lana eramaiten düe.
Montoriko hazkuntza güzietan ikerketak egiten hasirik dira eta hebentik hilabeten barne jakinen da eritarzüna hedatzen denez edo ez.
Halerik ere ,GDSak uste dü eritarzüna ez dela hedatüko, ahüntzak etxalte hortarik ez zirelakoz elkitzen , oranokoan hatik ez dakie nolaz heltü den etxalte hortarat.
Arnaud Etchebarne Ajia:
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2031