XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Nouste Ekilili kooperatifa, koltza eta ekililiekilan eginik olio ekoizpena Ipar Euskal Herrian garatzen ari da. Kooperatifa jadanik düala lau urte sortü zen eta hamabost kide dütü egünko egünean. Kooperatifako kideek, berogei ta hamar hektare koltza eta ekilili lantatü zütüen iragan urtean. Hortarik berogei mila pinta olio eta ehün ta hamar tona turto ekoiztü dütüe. Orai artino olioa, gehien bat itsasontzi eta kamionentako egartzen bazen, geroz eta haboro janarientako olioaren merkatüan sartü nahi dü kooperatifak. Iniziatiba horren hobeki ezagütarazteko, formakuntza egünaldi bat proposatzen dü EHLGanbarak, otsailaren 2an astelehenarekin. Alorrak nola eraman, turtoa nola sartü kabalen errazioan, eta olioa nola ekoiztü aipatüko da besteak beste. Goizan Burgue-Erreitin eta arrestiritan Gabadin, bi etxalteetan eginen da formakuntza eta bietarik batean olioa ekoizteko atelierraren bijita eginen da. Izenak eman behar dira lehen bai lehen deitzez EHLGanbarara.
Jean Jacques Prebende kooperatifako presidenta :

MSA, laborantzako segürtantxa sozial egitüraren bozkak hasten dira egün eta urtarrilaren 27ala bozkatzen ahalko düe laborariek postaren bidez. Ordezkariak kantonamentüka haütatüko dira eta Xiberoari doakionez, Basabürüan, Mireille Garikoitz, Maylis Oinanty, Agnès Basagaiztegi eta Dorothée Nabarra dira haütageiak beste lau ordezko direlarik. Mauleko kantonamentüko, Bernadette Pinque, Maddi Gaztelusarri, Jean Pierre Casteigt eta Nathalie Boscq dira haütageiak, hor ere lau ordezko badelarik. Bestalde, behiekilan segürtantxan lan egiteko formakuntza bi egünaldi proposatzen dütü MAS-ak, dagün barantailaren 3an Lakarrin eta 17an Sohütan. Oraidanik deit dezakezüe xehetarzünen ükaiteko eta izenen emaiteko 05 59 80 72 49 telefonoala. Formaküntza egünaldi horiek dohainik dira.
Dorthée Nabarra M.S.A-ko ordezkaria :

Ühaitza Garindainen.SIGOM edo Olorue eta Mauleko erreken sindikatak, Ühaitza errekan arrainen joan-etorrien erresteko eraikuntza programa bat ürrentzen ari da. Orotara dozena bat obra dira, izan diten arraberritzeak edo obra berriak. Xarrikotapean, Maulen, Garindainen, Gotainen, Mendikotan, Irurin edo Ligin kokatzen dira besteak beste arrainen joan-etorrien erresteko eskalera berezi horiek, eta güti gora behera 7 millioi euro heineko inbestizamentü eginen da. Lan güziak martxoko ürrentürik dirateke eta ordüko estrenatüko dira.
Bernard Lougarot SIGOM-ako presidenta :

 

Laborantzako lürrak lan tresna egon ditezen borrokatzen dü Lurzaindiak, 2013an sortü zen GFAM egitüraren segida hartzez. Bi urtez kasü ezbardinetan eskü hartü dü, Safer-ari dei eginez sal prezioa zuzena izan dadin segürtatzeko. Xiberoan bi kasü jorratü dütü 2014an. Bietarik bata izan da Lakarrin Marie-Claire Leurgorriren etxaltean. Lürzaindiari esker lürrak laborantzarako izan ditezen segürtatü da. Marie Claire Leurgorrik alokaidatzen zütüan 8 hektare eterdi salgei beitziren, erosteko lehentarzünaren begiratzeko aüzitan ezaririk izan zen afera eta azkenik Lürzaindiak negoziatürik eta jabeekin adostürik, bere eskü gelditü dira lürrak.
Marie Claire Leurgorri :

Lur Berri, CAOSO ala Axuria kooperatifetako ardüradünek erran deiküenaz, hebenko axuriak franko aise eta prezio honean saldü dira Españako merkatüan. Azaroan eta abentü hatsarrean emeki hasi bazen ere, ondotik galtoa azkartü zen eta Aveyron eskualdetik eskeintza ttipia beitzen aurten, prezioak hein honean goratü ziren, kiloka 4 euroetara heltzeko. Iragan urteko prezioari konparatüz, kiloka 20 eta 50 zentima artean haboro egin da aurten. Erran behar da ere, heben beste urtez baino axuri gütiago ekarririk izan zirela eta orohar kalitate honeko axuriak hazirik izan zirela.
Jean Marie Etxegorri CAOSOko züzendaria :