Azkorria kooperatibak larrazkeneko feida egiten dü neskenegün hontan. Erosle fidelak eskertzeko merke saltze bat egiten düe. Bena gazna txastatze eta erosteaz gain, Azkorria gaznakagiaren bisita egiten ahalko dateke. Audela jateko eta edatekoa hor izanen beita, parada ejerra dateke kooperatibako laborariekin elestatzeko. Laborariak 16 izanki eta langileak 6.
Aurten, 10. gazna sajua dü Azkorriak, eta badü 2 urte beren gaznak oro urtean kurtsean saltzen dütüela. Dagün urteetako xedea da Azkorria kooperatibak 10bat tona haboro gaznatzea. Urte bakotx 400.000 litro ardi esne eta horietarik 60 tona gazna egiten düe. Jakinez neurri zorrotzak errespetatü behar dütüela, kalitatezko gazna egitera bai eta beren xedea.
Orai arte, ardi gaznen ehüneko 60a Bordale Tolosa ta Ipar EHan saltzen düela, %10a Hego EHn eta gaitikoa frantzian gaindi.
Azkorria kooperatibaren Larrazkeneko feida neskenegün hontan, goizeko 10etarik arrestiko 6etara igaranen da, Muskildiko kooperatiban berean.
Jean claude Barreix kooperatibaren :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1883