"Emazteak artzaingoan", gei hortaz, erakusketa bat eta filma bat Maulen ikusgei dira.
Erakusketa ikusten ahal da Mauleko libürütegian , Aspe, Ossau eta Baretous eskualdean diren 26 emazte artzainen lekükotarzünak agertzen dira.
Emazte horiek zoin lekü düen , luzaz gizonek eraman düen ofizioan , nolako bizia eramaiten düen beren familiarekin erakusi nahi da.
Bestalde , « des brebis et des femmes » dokümentala hedatürik date neskenegün gaüan Maule baita zinema salan. 7 artzain emazteen bizia erakusten da 52 mn ko filman.
Laurence Fleury filma egileak parte hartüko dü filmatik landa izanen den eztabadan.
Laurence Fleury film egilea:
Monique Lahitette filman parte hartü düana: