Bi urteko prozedüra lüze eta neke baten ondotik, Barkoxeko Nissibart etxalteko lür güziak Nissibart GFA egitürarenak dira orai. Saltze paperrak iragan asteartean izenpetürik izan ziren notarioan. Hortara heltzeko bidea lüzea izan zen, lürren erosteko behar ziren 58800 euro bildü dütü GFAk. 784 parte 75 eurotan behar ziren, eta azkenik 193 sos emaile izan dira. Horietarik batak 11775 euro aitzinatü dütü. Oraino beraz 157 parte gelditzen dira hartzeko ez beita hon hainbeste parte baten eskü üztea. Alkartarzün mogimentü haundia izan da urte batez Robin Martineten alte, bere aldetik formakuntza jarraikitzen züalarik laborantzan instalatzeko. Hebentik aitzina beraz Robin Martinet, Nissibart etxearen jabea eta laborantzako xedearen joanarazleak bere instalazioa gaüzatzen ahalko dü.
Robin Martinet :


Agro-oihangintzaz lan sail berri bat zabaltü dü
« Aurrezki herrikoiaren bidez, ama-lürra denen hontarzüna bilaka dezagün » lemarekin, Lürzaindiak, sos biltze kanpaina zabala abiatzen dü. Komünikazione kanpaina azkar baten bidez, bere akziodünak mobilizatü nahi dütü bena orohar jentarte zabala ere hunki nahi dü, alkartarzünezko kide berriak Lürzaindiara hüilan daitezen. Izan partikülarra, alkarte edo enpresa, hogei euroko akzioak hartzen ahal dira, nahi den nonbrean, hüilaneko laborantza ttipiaren alte eta leküko ekonomian konkretuki eragiteko. Kanpaina berrian parte hartzeko eta akziodün bilakatzeko informazio güziak edirenen dütüzüe,
Xiberoko Botingoak, ihiztekako kabana eta lepoen antxerak egiten zütüen iragan neskenegünean Ligin, eta düala hiru urteko antxereri konparatüz, alokaidatze güttiago izan da. Alokaidatzeko ziren 81 kabanetarik 27 baizik ez dira hartürik izan, 6450 euroko eta 30 lepoetarik hameka 82700 euroko. Gelditzen diren kabana ala lepoak oraino alokaidatzen ahalko dira Botingoarekin harremanetan sartzez baina oraidanik jankinarazirik izan da prezioa ez dela negoziatzen ahalko. Antxeren abiatzean finkatürik zen prezioan hartü beharko dira.
Hebenko kalitatezko ekoizpenen promozionatzeko eta ekoizpen egileen lagüntzeko, lan sail hanitx aitzinarazi züan iragan urtean