Hebenko kalitatezko ekoizpenen promozionatzeko eta ekoizpen egileen lagüntzeko, lan sail hanitx aitzinarazi züan iragan urtean Euskal Herriko Etxe Ekoizpen egileen elkarteak. Promozionea, Idoki merkatüak, janari mahainak, ala formakuntzak besteak beste, aktibitateen bildüma egin züan alkarteak, Bastidan egin zen biltzar nausian. Oso baikorrak agertü ziren alkarteko ardüradünak eta bereziki animatzaileek egin züen lana goraipatü züen. Büiltarazirik izan ziren iniziatiba gehienek emankor izan zirela eta internet güne berritüaren emaitzak ere honak zirela gehitü züen. Ildo berean jarraikitzeko nahikuntea erakutsi züen, aurten Idoki merkatüak berriz egin direla baieztatü züen, Baionako Herriko Etxearekin partaidetza izenpetürik izan dela ere jakinarazirik izan zen, Baionako Bestak aitzin eta denbora laborantza eta hebenko ekoizpenen ezagütarazteko lan berezia eramanen da Baionako haur eta gazteekin.
Ttele Leizagoien presidenta :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2057