« Aurrezki herrikoiaren bidez, ama-lürra denen hontarzüna bilaka dezagün » lemarekin, Lürzaindiak, sos biltze kanpaina zabala abiatzen dü. Komünikazione kanpaina azkar baten bidez, bere akziodünak mobilizatü nahi dütü bena orohar jentarte zabala ere hunki nahi dü, alkartarzünezko kide berriak Lürzaindiara hüilan daitezen. Izan partikülarra, alkarte edo enpresa, hogei euroko akzioak hartzen ahal dira, nahi den nonbrean, hüilaneko laborantza ttipiaren alte eta leküko ekonomian konkretuki eragiteko. Kanpaina berrian parte hartzeko eta akziodün bilakatzeko informazio güziak edirenen dütüzüe, www.lurzaindia.eu internet günean. Oraidanik, bi hitzordü lüzatzen deizkü, maiatzaren 15ean Ainiza Mojolosen alkartearen biltzar nausiarentako eta irailaren 13an Xiberoan eginen den Lürraren pestaren ospatzeko.
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2200