- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2520
Saretegietan ürso ihizteka ürrentürik da.
Ipar Euskalherriko saretegiak plegatürik izan dira aste hatsarrean. Bilana egiteko mementoan, emaitzak arrats ezbardinak agertzen dira. Urdiñarbeko Naphaleko saretegien emaitzak dira hoberenak, 1971 ürso atzaman dütüe. Bestetan, emaitzak hanitxez aphalagoak dira, Oxkaxen 633, Landan 989, Landibarren 266, Lekunberrin 60, Behorlegin 108, Alduden 165, Saran 130 eta Etxalaren 853.
Patrick Lousteau Naphaleko ardüradüna :


Aurten 100000 ürzo kondatütik izan dira Organbidexkako lepoan. Ez da urte txarra bena ez da ere hoberenetakoa, holakoetan 400000 güti gora beherra kondatzen beitira.
«Familiako laborantxa herrikoia salba dezagün» lemapean eginen da 9. Lurrama, azaroaren 14tik 16ala Miarritzeko Irati erakusgünea. Frantziako Savoie-eskualdea izanen da aurtengo kümita eta Valentin Beauval laborari-agronomoa egüzaita. Haurren xokoa, kabale eta laborantxako tresneri erakusketak, etxe ekoizpen merkatüa, bazkari eta aihariak, baita ere mintzaldi eta mahai üngürüak edirenen dira. Egitarauaz xehetarzünak
6711 hektare lantürik dira laborantxa biologikoan Pirineo Altantikoetan, laborantxako lürren ehüneko 2,1a. Zenbaki honeki, departamentüa azken leküan kokatürik da Akitania mailan.
2013 eta 2014ean beste hiru olha arraberritü dütü