XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Kalitatearen haütüa dela elkibidea beste behin berretsirik izan da berriki egin den Axuria kooperatifaren biltzar nausian. Xiberoko kooperatifaren salmentak ehüneko 4ez emendatü dira iragan urtean. 48000 axuri saldü dütüe, bataz besteko 3 euro ta 87 zentimako prezioan. Axüria merkatüa hein berean etxekirik izan bada, behikiarena ehüneko 13ez goratü da. 
Peio Quihillalt Axuria-ko lehendakaria :

Urteko besta eginen dü ELB laborari sindikatak igante hontan Urdiñarben. Besta hori beharrezkoa bada sindikataren finantziazioaren bermatzeko, beharrezkoa da ere egün oroztako arrenküren baztertzeko eta gazteen parte hararazteko. Iganteko besta egüerditan hasiko da laborari pilotakarien arteko desafioarekin.Ondotik züntzür bustitzea eta bazkaria gozatzen ahalko da eta bertsolariek, Tipul eta Putil bikoteak, txanbelariek, Mixel Etxecopar eta Mathieu Mendizabal-ek animazioa segürtatüko düe. Gaüan aiharia ere izanen da, presan ez direnentzat.
Dorothée Nabarra ELBko kidea :

Xiberoako Sagarretaz libürüa plazaratü berri dü Astobelarra argitaletxeak Lan hau ustegabe baten emaitza da. Üngürümen teknikalari da Alain Borda eta Ipar Eüskal Herri hau ontsa ezagützen dü, Arbonako sorlekütik, orai Sohütan den bere bizileküala artino. Sagar mota zaharren bila ari da 30 urte hauetan eta mota berezienak ediren dütü Xiberoan. Mota horiek dütüenen ikustera joan denean, Allande Etxart-ek jarraiki dü et 14 jende horien egin moldeak idatzian ezarri dütü, bereziki nola gustatzen zaien sagartzen enpeltatzea eta sagarren esküan hartzea, senditzea eta ahoan gozatzea.
Alain Borda libürüaren egilea :

Ossau Irati sormarkaren sindikatako familia ezbardinak biltzen dira egün horietan, urteko bilana eta esnekagietako ordezkarien izentatzeko. Esne ekoizleek, bilküren paradaz baliatzen dira, sormakaren egoeraz eta geroaz gogoetatzeko eta eztabadakatzeko. Sektoreko bilkürak segitzen dira, egün ürrietaren 9a Atarratzen, Biarno eta Xiberoko ekoizleentako 20.30etan Etxahun gelan eta bihar ürrietaren 10a Larzabalen, Iholdi eta Amikuzeko sektorearentako. Biltzar nausia ürrietaren 24ean Bankan iraganen da.
Frantxoa Irigoyen Ossau Iraty sindikataren lehendakaria :


Xehetarzün haboro, haboro irakurri klixkatzez.

Frantziako laborantxa ministeritzak, Asiako lozerraren kontre, Sufre dioxidoaren erabilpena baimentüa dü, berriz ere. Jadanik baimentüa züan, debekatü aitzin eta hona non berriz ere baimentzen düan. Erlezainek ez düe, Sufre dioxidoa mirakülüzko ekoizpen gisan hartzen. Jadanik entsatü züelarik, bere mügak erakutsi züan. Erabilpena ez da sinple eta jenteentako ekoizpena toxikoa gelditzen da. Sufre dioxidoa baldintza berezietan baliatzen ahalko düe, hortarako formatürik izanen diren jenteek. Mementoko baimena, setemeren 8tik harat 120 egüneko emanik izan da.

Entzün Jüje Arotcharren erlezaina :