Ardi sailaren 10. Assisak Barkoxen eginen dira, ürrietaren 16an ostegünarekin. Aurten aipagei nausia artegiak dirateke. Egürrezko ala burdinezko zürtajea, adibide ezbardinen ikusteko bi etxalteen bijitak eginen dira. Abiatzea autobusez 9:30etan eginen da plazatik. Goizeko 10:00etarik arrestiriko 17:00etara eraikuntzeko berezilariekin mintza daiteke, arditegien eraikitzeaz eta barneko antolaketaz, kabalen ongi izaitea nola bermatzen ahal den jorratüko da bereziki. Bestalde, haragitako marro edo ahari gazte zonbait ere ikus edo eros dirateke. Aipamen berezia egin da ardi esnedün eta haragitako ahari kürütxatzeaz. Egüerditan merkatü estalian, André Chilo sükaldari famatüak prestatürik bazkaria ere gozatzen ahalko da. Zure leküaren etxekitzeko deit lehen bai lehen Claudine Migen, Departamentüko Laborantza ganbaran, 05 59 80 70 27 telefono zenbakian.
Maider Laphitz Departamentüko Laborantza ganbarako animatzailea :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1989