Biriatutik Santa Grazira, Eskualdeko Parke Natural baten sortzeko ürratsetan da Xiberoko Botingoa, Euskal Mendia eremüko beste partaideekin. Bortüaren kudeatzeko errestarzüna eta ororen gainetik sos lagüntza haboro ekarri behar lüke, Frantses Estadoa eta Akitania eskualdearekin izenpetüko den konbenioak. Horren berri emanik izan zen, iragan neskenegünean Iratin egin zen Botingoaren biltzarrean. Haatik, biltzarrean azpimarratürik izan zen, Eskualdeko Parke Natural-ak ez düala deus ikustekorik Parke Nazionalarekin, hots ez dütü azken honek dütüan trabak ekartzen. Bestalde, ihizteka solas izan zen ere eta jakinarazirik izan zen entxerak egin direla dagün urtean.
Jean Pierre Mirande botingoako presidenta :
David Tourreuil botingoako züzendaria :
Bortüko laborantzaren lagüntzeko Agro-üngürümenako lagüntzak ere aipatürik ziren. Dispositiboaren izena, kudeantza eta ebilmoldea kanbiatü bada, segürtamena badela hala ere sos lagüngoen heina bera datekeala erranik izan zen, neskenegünean Iratin egin zen biltzarrean.