Ossau Irati sormarka sindikataren sektoreetako biltzarrak egin ziren iragan astean. Berri hon bat zabaltü zen lehen lehenik. 2012an sormakako gaznen salmenta ehüneko bostez emendatü zen. Ildo berean jarraikitzeko promozione kanpaña berri bat eginen dü sindikatak, Frantsez telebixta kate zonbaitetan baita interneten, ürrietaren 8tik 18ala eta azaroaren 19tik 29ala. Orotara, 712000 euro ezarriko dütü. Ossau Irati sormarka sindikataren biltzar nausia, dagün ürrietaren 17an Xiberoan, Irabarneko gaztelüan eginen da, arrestiriko 14etan.
Francis Poineau sindikatako presidenta :
Sektoreetako biltzarretan ere arrautegia aipatürik izan zen eta jakinarazirik izan zen azken urte horietan ekarririk izan ziren aldaketak, Europako egünkari ofizialean agertü zirela. Arrautegian arto ensilajearen geroko erabilpenaz finkatürik izan ziren kanbiamenak 2018ko otsailan aplikatü beharko dira eta ekoizleen ikusmoldea bildü nahi beitü sindikatak, galdetegi bat egorriko dü laster, jakiteko gaüzak zertan diren eta beharrez lagüntzaren ekartzeko maila hortan.