Argia Kolegioak Collectif souletin alkartearekin batetan, interneten erabilpenaz mahai üngürü bat antolatü dü. Horrentako Charniere deitütako alkartea jinarazi düe, hau internetetaz sensibilizatzera direlarik helbürüa. Internet erabiltzekoan bi arrenküra nausi izaten ahal dira, lehena piratatürik izatea, bigarrena irainak jasaitea edo jazarpena. Hau ez agitzeko ordüan emaiten dütü aholküak Charniere alkarteak. Hala nola interneten ezarten dena oro ez dela sekülan desagertüko ohitarazten dü ikasle eta aitetamer. Eta horrentako bizitza pertsonala ez dela interneten zabaltü behar diote. Hainbat eskoletara ibiltzen beitira, belaunaldi berrier ere bai sensibilatze kanpainak eramaiten dütüe. Internet aisa eskütan hartzen badüe gazteek, ez dira aski mesfidatzen eta horrek ondorio latzak ükeiten ahal lüküe. Orokorrago ere bai, gazteek pantailaren aitzinean sobera egoiten direla diote, eta horrengatik ez direla aski lo egiten. Marvin Bouquet Charniere alkarteko langilea :
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 1680