XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Fifi ardittoak eüskara ikasi dü.

"Fifi la brebis", Catherine Arhex Liginagaren haur libürüak, "Fifi ardittoa" xiberotarrez eginik ützülpena badü orai. Sü Azia alkarteko kidea den Panpeia Etxebarnek dü lan hori egin. Horrez gain Biarnesezko bertsioa ere plazaratzen dü bere zoinean, Osolasba argitaletxeak. Fifi ardittoa libürüak, heben debeiatzen den ardi baten historioa kondatzen dü. Fifi, bestetan zer igaraiten den ikustera joaiten da. Xiberoko haurrek Xiberotarrez bere abentürak jarraikitzen ahalko dütüe hebentik aitzina. Fifi ardittoa salgei da Maule eta Atarratzeko prentsa saltegietan, Sohütako Jean Etxart-en salgian eta Sü Azia alkartean.
Jacques Capdevielle eta Panpeia Etxebarne :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan