XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Artzain gazteen konkurtsoa ostegünean Berrogainen.

Artzain gazteen departamentüko konkurtsoa, ürrietaren 2an ostegünarekin iraganen da Xiberoan, Berrogaine-Larüntzeko laborantza lizeoan, goizeko 9:00etarik arrestiriko 15:00etara. Departamentüko laborantza ikasetxe ezbardinetako berogei bat gazte parte hartüko dü. Lehen zortziek, 2015eko ürtarilan iraganen den Akitania mailako konkurtsoarentako sailkatüko dira eta agian Pariseko laborantza feida handiko finalean parte hartüko düe.
Christophe Gaget Berrogaineko lizeoko züzendaria :

 

Konkurtso honen helbürüak dira, hazkuntza mailan jakitate hein hon baten lortzea, eta kabaleekilan, lanen antolatzeko eta egite-jakitate zonbaiten menderatzeko, segürtantxa eta xahütarzünaren berme,  gazte horien gaitarzünen neürtzea. Bost proba ezbardinetan neürtüko dira. Ardi sailaz jakitate orokorreko galtozketa, ardi bereiztea elektroniko identifikazioa erabiltez, hiru ardien osagarri egoeraren notatzea, azazkalen moztea eta ardi baten egoera orokorraren neürtzea. 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan