XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Lüzerna eta sabaian idortzeaz egünaldia irailaren 19an.

Xiberoan Ürrüxtoi-Larrabilen Allande Davant düala 7 urte lüzerna ereiten hasi zen, eta düala bi urte orai sabaian idortzeko sistema plantan ezarri züan. Erran deikünaz emaitzak oso honak dira, esne kalitatea hobeagoa da, lana ere errestüa eta inbestzamentüa hein batekoa bada ere, kanpoan bazkarik ez beitü haboro erosten, oreka bertan arratzaman dü. 
Allande Davant Ürrüxtoi-Larrabileko laboraria :

Eüskal Herriko laborantza ganbarak, lüzerna eta sabaian idortzeaz egünaldi berezia antolatzen dü, irailaren 19an ostiralarekin. Alor eta entsegü bijitak, lür perfileak, lüzernaren kausitzeko baldintzak, biltzea, sabaian idortze instalazio bijitak, ibilmoldea, izari hartzea, kostüa, finantzaketa eta beste aipatüko dira. Lüzerna eta sabaian idortzeaz egünaldia, goizarekin hasiko da, 9.30etan Xiberoan, Ürrüxtoi-Larrabilen ardi esnadünekin ari den Allande Davant-en etxaltean eta arrestiritan 14.30etan, behi-esnadün hazkuntza baten aldi dateke, Arrosako Sylvie eta Jean Mixel Brus-en etxaltean.
Olivia Bidart E.H.L.G-ko animatzailea : {play}artxiboak/luzerna1.mp3{/play}

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan