XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Urdiñarben eta Muskildin üholdeak izan dira arramaiatz 7 hontan. Lazgarriko ebi erori da denboro gütiz eta prefosta erreka bertan gaintitü da. Holako ebi ta hurzionea aspaldixkan ez zen ikusi. Prefosta, tenpestak herexak ützi dütü, etxe zonbaitetan hura sartü beita. Hurzioneak lürra eraman dü eta berriki erein zen arto alhorretan. Belhar balak ere ikusten ahal izan dira non nahi hurak eramanik. Ondorioz, Urdiñarbeko Herriko-Etxeak prefektüran galtatzen dü itses horik oro "Catastrophes naturelles"edo "itses natural" bezala ekarrik izan ditian.

Entzün Dominika Aguergaray Olhaso itsesak kuntatzen : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Arno Berrogain Urdiñarbeko aüzapeza, Patrick Lousteau, J.Jacques Etxeberri llargo :   

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Bedatsea izatez, bortüka sasua hüilantzen ari da laborari ta artzainentako. Kabale haboroxenak berehala Xiberoko bortüetarat joanen dira üdako bazkentako. Bortüka Xiberoan zertan da egün ? Orotarat 40 bat olhalte bada, horietan 100 bat etxalte biltzen dira ardiekin. 40 olhalte horietan 13 jeisten düe bortüan, 7 bekanikarekin eta 4 esküz. Bortükak abantaila ekonomikoak ekarten badütü, arrenkürak sorarazten dütü lan kudeatzearen aldetik. Geroago eta jente güttiago badira etxalteetan, laborarier gaitz zaiela bortüka egitea eta etxalteko lanen joanaraztea. Bortüka kanbiatzen ari da, laborari zonbaitek lanaren aisatzeko kabaleak etxen üzten dütüe, beste zonbaitek harahonakak egiten dütüe. Azken urteko berritarzüna da, olhaltetan artzain hartzea, sos lagüntza bati esker. Urtekin ikusten da, üsantxak kanbiatzen ari direla, ageriko geroari bürüz bortüka zer bilkatüko den ?

Entzün Jean-Marie Queheille Altzürükütar laboraria Xiberoko Botingoan dena : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Kabale hazleentako lüzernak badü interes bat, bena nola idorraraz ? Galto honentako arrapostürik ez zelakoz oranokoan, lantare hori kanpotik sarrarazirik zen orai arte. Departamentüko CUMAen Federazioak eraman gogozkaldien ondorioz, elkibide bat balizateke : egür plaketekin labe berezi batean txükaraztea. Lot et Garonne eskualdean egin bijita baten ondotik da heben ere ideia zohitzen ari. Ürrats honen helbürüa da kabale hazleak ahaldenik eta gehien autonomo izatea geiñhüen aldetik. Bestalde, lüzernak bere abantailak ere badütü, ez da hur khoi eta 12/13 tonako heina emaiten dü hektarrakal eta urtekal. Xiberoa Herri alkargoa xede honen segizale da ere bai.

Entzün Jean-Michel Armagnague Idauze-Mendiko laboraria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Energia berriztagarri ütürri den egürra, ez da ahal lükean bezain bat erabilirik Xiberoan. Lürraldearen % 40a oihana da, 28 000 hektara erdia kolektiboa beste erdia jabe pribatüenak. Oihanetik elkitzen den egürra erabilirik delarik, % 25a zurgintzala joaiten da eta beste % 75a indüstriala joaiten da paperaren egiteko. Oihan jabe pribatüek haboroenetan ez düe oihana behar bezala kudeatzen, ata egürrak emaiten ahal düan sosa, kudeatzeko fresak aisa tapatzen ahal dira. Egür energia sail baten sortzea Xiberoan, errebenioak handi litiro eta balore haboro emanen liro oihanari.

Entzün Bertrand D'Hults Xiberoa Herri Alkargoako Energia berriztagarrien sailako teknikalaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Klima kanbiamenaren ondorioak hebenko laborantsa eta oihanetan zoin diren neurtzeko, "ClimAgri" estudioa eramaiten ari da Euskal Herriko Haütetsien Kontseilüak. Estudio honekin laborantsaren kostü ekologikoa nahi da finkatü. Estüdioa tresna bat bilakatüko da haütetsien zerbütxüko eta erreferentzia date üngüramena mailan norabideen finkatzeko. Estüdioaren emaitzak urte baten bürüko egürükirik dira. Artean, eskualdeka eta geika informazio bilkürak antolatürik dira.

Entzün Sylviane Allaux depütatüa : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)