EHKO, Eüskal Herriko laborantza biologikoaren lehen identifikatzailea sortü da iragan neskenegünean Xiberoan. Zazpi lürraldeetako laborariek eta ekoizpen egileek, lau urtez eraman düen gogoetaren emaitza da. Haren helbürüa da lehen lehenik biologikoan ari den laborantzaren berextea industriaren ekoizpen biologikoetarik eta bigarrenik ixpiritü berarekin ari diren Euskal Herriko laborari eta ekoizleen alkarretaratzea. Neskenegünean egin den ürratsa inportenta izan bada ere, oraino gelditzen da bide egiteko, sortü berri alkartearen egitüratzeko, identifikatzailearen arrautegiaren finkatzeko eta haren ezagütarazteko.
Mirentxu Doyenart :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1947