XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

"Mendikoa" Garazi-Baigorri eta Xiberoko kooperatifen algarretatzetik sortü da. Urte batez, lan handia eramanik izan da lan moldeen bardintzeko bena biltzar nausian erranik izan den bezala, ezkontza kausitürik izan da eta ohar honak baizik ez dütüe üken laborarien ganik. Aktibitatea % 2ez emendatü da eta 150 000 euroko etekinekin ürrentü dütüe kontüak. Bide hortan jarraikitzeko nahia erakutsi düe kooperatibako ardüradünek, nahiz eta aurtenko krisaren eragina haboro sentitüko dela beldürra aipatürik izan da.

Entzün Jean-Claude Intxauspe Mendikoa kooperatibeko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

FDSEA/JA zindikatak Paueko Laborantsa Kanbera kudeatüko dü ondoko sei urteentako, orai artino bezala. Orotarat, 3 326 botzekin, bozken % 49,6 lortü dü, düala 6 urte beno % 5a güttiago. 16 alki ükenen dütü, 17 zütüalarik orai artino. Confédération Paysanne/ELB zindikatak 2 368 botzekin, %35,3 lortü dü, azken aldia beno 2 püntü irabazi dütü. 4 alki lortüko dü, azken aldia beno alki bat haboro. Azkenik, Coordination Rurale zindikatak 1 013 botzekin, % 15,1a lortü dü, azken aldia beno 3 püntü irabazi dütü. Alki bat ükenen dü Laborantsa Kanberan, azken aldian bezala.


Entzün Laurentx Irigaray E.L.B/Confédération Paysanne zindikatekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika) 

Entzün Jean-Mixel Anzolabehère FDSEA zindikateko bürüa :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Lürra kolektiboki edo algarrekin erostez, espekülaziotik elkitzeko, LÜRZAINDIA xedea presentatürik izan da. GFA-LURRAk bere mügetara heltürik beitzen, ELB, EHLG, Arrapitz, Inter AMAP eta Herrikoa bildü dira xede horren sortzeko. GFA-Lürraren 700 mila euroko kapitalarekin abiatüko da eta dagün azarorako beste 350 mila euro biltzeko kanpaina abiatüko da. Horren helbürüa da, etxalte edo lürra saltzea agertü aitzin sosaren ükeitea, fiteago ihardesteko gisan. Akzio edo parte bakotxaren  balioa €uro batekoa izanen da eta gütienez 20€ko ekarpena egin beharko da. LURZAINDIAk, GFA-k ez züan izate jüridikoari esker, herriko-etxeak, kolektibitateak, alkarteak eta enpresak ere akziodün izaten ahalko dira. LURZAINDIAren xedea süstengatü nahi badüzüe, Lurzaindia.eu webgünean edirenen dütüzüe xehetarzün güziak.

Entzün Arño Thicoipe GFA-Lurra alkarte ohiko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Marie-Christine Elizondo LURZAINDIA estrüktüra berriko lehendakari berria : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

BIOren bidea, Akitanian Laborantsa Biologikoaren hobeki ezagütarazteko egünaldiak antolatzen dütü Bio Aquitaine alkarteak eta Ipar Eüskal Herri hontan Biharko Lürraren Elkarteak. Barantailaren 7etik-martxoaren 7ala ardi eznadün eta aragitako behi hazkuntzan ari diren laborarien etxalteen bijitak egiten ahalko dira, formakuntzak izanen dira eta baratzegintza ere aipatüko da. Gure eskualdean 5 arrestialdi izanen dira, laborari, laborari gei eta laborantsa eskoleetako ikasleer züzentzen direnak. Lehen hitzordüa barantailaren 7an ostegünarekin finkatürik da Izuran, ardi hazkuntzan ari den Paxkal ETCHEBESTen etxaltean arrestiriko 14.00tarik 16.30tara. Kabaleen artatzeko "Obsalim Metodoa" presentatüko dü BLE alkarteak eta Eiherrelarreko gaznakagiako Christophe Urricariet-ek Eüskal-Herriko ardi ezne biologikoaren saila aipatüko dü.

Entzün Ekaitz Mazusta B.L.E alkarteko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ardi eznadünen sailako arrenkürek ez düe mügarik ezagützen eta ber problematikak agertzen dira Ipar Eüskal-Herrian ta Nafarroan. Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko güziek, salbü UPN eta PP alderdiek, Erronkari gazna sormarkan, kanpoko ardi eznea erabiltzearen kontreko mozione bat bozkatü düe urtarila hontan. Mozione honekin, iragan maiatzean Erronkari sormarkaren arraudietan, kanpoko ardi arrazako eznearen honartzeko, sartü zen aldaketaren kentzea galtegiten da. Ber mozionean, sormarka güzien zaintzea eskatü deio Nafarrako Gobernüari. EHNE laborari eta artzainen sindikatak esperantxa dü, Nafarroako talde parlamentario gehienen iritzia kontütan hartüko düala Europar Parlamentüak, ororen bürü azken deliberoa bere eskü beita.

Entzün Miguel Mari Arizaleta artzaina eta Erronkaleko sormarkaren zaintzalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)