XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Biarnoko Etxe Ekoizpen egile diren lau laborari algarretatü dira, saltegi handi baten zabaltzeko Paue Iparrean den Serres-Castets herrian. Saltegian, beste 45 laborarien ekoizpenak edirenen dira. 400000 euroko inbestizamentüa egin dütüe, 300 metra karratüzko saltegiaren egokitzeko. Lau langile hartüko dütüe saltegiaren ibilarazteko eta laborariek animazioneak segürtatüko dütüe, erosleekin harreman xüxenen ükeiteko. Ekoizle eta partaideen haütatzean, kalitatezko ekoizpener eta gazteer lehentarzüna eman deie. Ekoizpen egileen erdia, 30 urtez peko laborari gazteak dira. Saltegia abentüaren 5ean zabaltüko da.

Entzün Philippe Lalanne xedearen eramailea : 


Soinüa telekargatü (esküin klikatüz)

13 ordezka izan dira aurten Xiberoan. Ezin bestekoa da etxalte batentzat "Algar Etxeki" alkartearen lana, eritarzün eta istripüek ez beitüe abisatzen. Ondorioz, zale atzaman behar da ordezkari bat. Azken urteetan Algar Etxeki, "Beskoitzeko Lagünak" ordezkatzeko zerbütxüko federazionean da gaüzen aisatzeko. Hala izanik ere, zailtarzünak badütü ordezkarien atzamaiteko eta hargatik deia zabal zabaltzen dü interesatürik diren güzier, harekin harremanetan jarteko. Badakie lan prekario bat dela, aitzinetik ez beita abisatzen ahal eta hilabete zonbaiten lana baizik dela bena ezin bestekoa etxalte baten fontzionamentü honean.

Entzün Christine Etxebest "Algar Etxeki" alkartekoa : 


Soinüa telekargatü (esküineko klikarekin)

Laborantsak urte oroz 800 hektara galdü dütü azken hamar urteetan. Ikerketen araberan deüs ez bada egiten tendentzia horren ützülikarazteko, 2030ko beste 30000 galdüko lütüzkeala. Azaroaren 15an Saliesen egin diren "Lürraren Asisetan", Jean-Mixel Ansolabeherek erran deikünaz, laborantsako lürren zaintzeko tresna güziak baliatü edo hobetü behar direla, zenbaki hori erdiz ttipitzeko. Tresna berri zonbait sor ahal litaike, gobernüak hitzeman beitü tendentzia horren kanbiaraztea, 2013an sortüko den etxebizitza, ürbanismoa eta hiriko lege berrian.

Entzün Jean-Mixel Anzolabehere Departamentüko Laborantsa Kanberako lehendakaria : 

Frantses merkatüan axuri salmentak emendatzeko xedearekin, saltzale bat hartü dü Idauze-Mendiko CAOSO kooperatifak. Hiru urte barne axuri salmenten % 30ez Frantses merkatüan nahi lüke egin. Erran behar da mementoko, kooperatifak merkatüa ber leküan düala, salmenten % 95ez Espanian beitü. Hebenko axuriaren hobeki saltzeko, “Agneau de lait des Pyrénées” IGP ezagütgarri berria, lagüntgarri izanen dela uste dü Jean Marie Etxegorri CAOSOko züzendariak, bena informazio kanpaina bat beharrezko agertzen da, axuria ekoizpena ez beita oranokoan aski ezagütürik, bereziki gazteen partetik.

Entzün Jean-Marie Etxegorri CAOSO kooperatibako ardüradüna :


Soinüa telekargatü (eskuinarekin klikatu eta grabatu)

Diskriminazio sindikala izan dela honetsi dü Claudie Viaud, Tolosako proküradore ordeak, Tolosan egin den FNSEA sindikataren auzian. Horrez gain, 100000 euroko ixüna galtegin dü Coopéval kooperatifaren kontre eta 3000 Jean Claude Labit haren lehendakariaren kontre. Beste 100000 euro bakotxari galdegin dü, sosa üken züen hiru "Zereala Ekoizle Sindikater". Kooperatibaren bidez altxatürik den legarrarekin, laborariek FNSEA sindikatari kotizazionea jakin gabetarik pakatzen düelakoz, auzibidea zabaltü züen Confédération Paysanne eta Coordination Rurale laborari sindikateek. Bi sindikat horiek damü-domaiak galtegin dütüe, lehena 300000 euro, bigerrenak aldiz euro sinbolikoa. Epaileak urtarilaren 28an emanen dü bere deliberoa.

Entzün Jacques Bonati FNSEAko auzia jarraiki düana :